Tirabira Europar Batasuneko estatu aberatsa eta txiroenen artean
Ostegun honetan Bruselan hasteko den goi-bilerak Europar Batasunaren datozen zazpi urteetarako aurrekontuetan jarrerak hurbiltzen ahaleginduko da. Brexit-a dela eta Erresuma Batuak alde egin du eta horrekin batera,Europak bigarren diru iturria galdu du.
Brexit-arekin Europar Batasunak 75.000 milioi euro gutxiago izango ditu. Herrialde aberatsenak, Austria, Danimarka, Suedia eta Holanda ez daude prest britainiarrek utzitako zuloa betetzeko. Europar Batasuna murriztu bada, aurrekontua ere murriztu behar dela diote.
Beraz, gastu muga Errenta Nazional Gordinaren % 1 jartzea nahi dute. Eta aldi berean sistema bat ezarri gehiegizko gastuak murrizteko, eta, beraz, gehiegizko aurrekontuen aurrean babestuta izateko. Alemaniarekin batera Europar Batasunaren gastuen % 75 beren gain hartzen dutela diote.
Diotenez, Europar Batasunean eta bere merkatu bateratuan izateak onurak ekartzen dizkiete. Baina, hala ere, gastuei muga bat ezarri behar omen zaie.
Charles Michel Kontseilu Europarreko presidenteak proposatutako gastuei Errenta Nazional Gordinaren % 1,07ko muga ezartzea ez dela nahikoa diote, Europako Batzordeak proposatzen duen ENG % 1,114 baino txikiagoa izan arren, eta funts estrukturaletan eta nekazaritzan murrizketa gogorrak proposatu arren.
Ostera, laguntzak hartzen dituzten herrialdeek gastu muga horiek gaitzesten dituzte: Europako Parlamentuak ere aurrekontu handiagoak nahi ditu, eta gastu muga ENG % 1,30 eskatzen du.
Goi-bilera honetan akordio bat lortzea zaila dirudi. Nahiz eta 27 buruzagiak ados jarri, hitzarmenak Europako Parlamentuaren oniritzia behar du, eta hori urruti dagoela dirudi. Jean Claude Juncker Batzordeko presidente ohia 2019ko hauteskundeak baino lehen akordioa lortzen saiatu zen.
Begirale gehienek uste dutenez, oraingoan ez da akordio bat lortuko. Haien ustez, 2020ko uda igaro arte itxaron beharko da, Alemaniak presidentzia eskuratu arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaien prezioek igotzen jarraitzen badute, Europar Batasunak ez du baztertzen errazionamendua ezartzea
Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak adierazi duenez, "eszenatoki txarrenetarako prestatzen ari gara, baina oraindik ez dugu produktu kritikoak (kerosenoa edo diesela) errazionatu beharrik".
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.