Hondamendiaren onurak
Zeri buruz idatzi liteke garai nahasi hauetan koronabirusaz ez bada? Guztia estali, ezkutatu, desegin du… Ziur aski gaiari buruz zerbait irakurtzeko gogoa ere kendu digu. Edozein lekura begiratuz gero, zerbait aditzeko ahalegina egiten badugu, idatzitakoa interesgarria delakoan aztertzen badugu… Gai bakarra azaltzen zaigu, ustez sendoak ziruditen oinarriak kolokan jarri dituen gaitza.
Osasun arloan beldurra, ekonomian kezka, gizarte harremanetan galbidea, politikan konpromezu eza… Halako batean,oso denbora gutxian, guztia erortzeko zorian azaltzen zaigu. Eta oinarrizkoena arriskuan dagoenean sortzen dira sakoneko galderak eta benetako kezkak.
Txinan sortu zen oldea, eta badirudi menderatzen ari direla bertan. Neurri oso zorrotzak hartu dituzte, azken helburua pertsonen gainetik jarriaz. Hemen, Europan, gobernuek emandako lehen aginduak ez dituzte herritarrek bete, eta horrek lehen neurriak eraginkorragoak izatea galarazi du. Horren aurrean zenbaitek dio, gizateriaren izaera eta etorkizuna arriskuan daudenean demokrazia baino emaitza hobeak lortzen dituztela goitik behera antolatutako gizarte ereduek, antolaketa politiko sendoa dutenek.
Begien aurrean ustekabean lehertu zaigun krisi honek, jarri daitekeen guztia ezbaian ipini digu, itsutu egin gaitu, gizabanako ahula izuak bakarrik itsutu gaitzakeen eran. Gizartearekiko harremanak, besteekiko erantzunkizuna, elkarlanaren garrantzia, bizitza bera antolatzeko era… Inork ez daki zer gertatu den eta zer gerta litekeen. Adituek diote aukera ezberdinak daudela, inongo argirik ikusten ez dutela ez aitortzeko. Eta guk erantzunak behar ditugu erantzunik ez dagoen denbora ilun honetan.
Bakarrik dakigu nondik gatozen, eta gaur jakintsuenak ere esango digu ez dakiela norantz goazen, nora iritsi gaitezkeen. Beraz, ezagutzen dugunari heltzea besterik ez zaigu geratzen. Demokrazia beste edozein sistema baino hobea dela badakigu eta derrigorrez horri eutsi behar diogu, hondamendien iragarleek behin eta berriz aldarrikatu arren egoera zailetan beste bide batzuk motzagoak direla. Giza eskubideen errespetoa ezin da zalantzan jarri une larrienean ere, zerbait konpontzeko jorratutako bidea, ahaleginaren emaitza bezain garrantzitsua delako. Elkarlana helburuaren aurretik dagoelako beti.
Urteetan lortutakoa galduz gero eskuratutakoak balioa galtzen duelako… Giza eskubideak, talde lana eta bakoitzaren benetako konpromezua dira aukera bakarra, beste guztia, berriz, hautsa eta kea dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.