Hildakoen gorakada handia Italian, 369 heriotzarekin azken 24 orduetan
Italiak gorakada handia du gaur koronabirusaren ondorioz izandako hildakoetan, 369 azken 24 orduetan, 29.684ra iritsi arte, azken egunetan 200 hildako inguru erregistratu ondoren.
Kutsatzeen hazkundeak eusten jarraitzen du, 1.444 kasurekin asteartetik, 214.457ra iritsi arte, Babes Zibileko datuen arabera. Horietatik 93.245 sendatu dira jada, 8.014 atzotik, zenbaki errekorra.
Sendatu horietako 3.000 inguru Lombardiakoak dira (pandemiak gehien kaltetutako esparrua) eta aurreko egunetako kasuak zenbatu direla azaldu dute agintariek.
Gaur egungo positiboen gutxitzea ere erregistratu da, 6.939 atzotik, eta orain 91.528 dira. Horietatik, % 81 beren etxeetan aurkitzen dira, sintomarik gabe edo sintoma arinekin.
Attilio Fontana Lombardiako presidenteak karta bat idatzi dio Giuseppe Conte Italiako lehen ministroari. Hartan hainbat proposamen adierazi dizkio garraio publikoko pilaketak ekiditeko helburuarekin.
Gutunean, Fontanak bulegoetako sarrera ordua aldatzea eta garraio publikoan sartzeko kontrolak eta pertsonen arteko gutxieneko distantzia bermatzea proposatu du.
Eskualdeak eskolara joateko adinean dauden haurrak dituzten familiei laguntzeko ere eskatu du, eta egiteko aukera duten enpresek telelanarekin jarraitzea kutsatze berriak saihesteko.
Italiak maiatzaren 4an hasi zuen konfinamenduaren malgutzea, oposizioak eta zorrotzegia zela uste zuten Gobernuko kide batzuek ere kritikatu zuten plan batekin.
Conteren arabera, Osasun Ministerioak garatutako planarekin eta Gobernuak eskualdeetatik egunero jasoko duen informazioarekin herrialdeak "kontrolpean izango du kutsatzeen kurba".
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.