Alemaniaren Presidentzia Europar Batasunean
Europako ekonomia handienak, Alemaniak, Europar Batasuneko Presidentzia hartu du gaur bere gain. Gai ugari ditu agendan eta itxaropen handiak daude Angela Merkelengan. Haren lidergotzak etorkizuneko gai garrantzitsuei bultzada emango diela uste da. Ondorengoak lirateke horiek:
- Europa COVID-19AK sortutako krisialditik ateratzea.
- Europaren jarrera AEB eta Txina munduko erraldoien artean.
- “Brexit”aren ondorio ekonomiko kaltegarriak arintzea.
Europa COVID-19AK sortutako krisialditik ateratzea
Merkelen helburua pandemiaren krisiak gehien eragin dituen hegoaldeko herrialdeei laguntzeko neurri sorta onartzea da. 750.000 milioi euroko diru laguntzak eta kreditu bigunak, Europako Batzordeak proposatu duen bezala. Baina Holanda, Danimarka, Suedia eta Austria horren aurka daude eta oztopo hori gainditzea ez da erraza.
Horrekin batera 2021tik 2027ra Europar Batasunak izango dituen aurrekontuei buruzko negoziaketak ere urtea amaitu baino lehen bukatu behar dira. Guztira 1,1 bilioi euro. Bi gai hauek batera negoziatzea zaila dela aitortu berri du Merkelek.
Europaren jarrera Estatu Batuak eta Txina erraldoien artean
Europar Batasunak zerga digitala ezarri nahi die Amazon, Google eta Apple erraldoiei eta horrek tentsioa ekarri du AEBrekiko harremanetan eta Amerikarrek kontrako zigorrak ezarri ditzakete.
Txinarekiko harremanetan Europako Batzordeak legedi berria proposatu du txinatarren kontrol ahaleginarengandik enpresa europar garrantzitsuak hobeto babesteko. Makronek esan berri duenez, europarrek Txinarekin duten harremanetan inuzentekeria baztertu behar dute
“Brexit”aren ondorio ekonomiko kaltegarriak arintzea
Negoziaketak urtea amaitu baino lehen akordio batekin bukatu behar dira, baina Boris Johnson lehen ministroarekin horrela izango denik ez dirudi. Une honetan ez dakigu 2021eko urtarrilaren batetik aurrera Erresuma Batuak eta Europar Batasunak izango duten harremana nolakoa izango den. Egun horretan amaituta egongo da oraingo trantsizio epea. “Brexit” gogorra saihestu ezinezkoa izango da, lehenago akordiorik lortu ezean. Merkelek ohartarazi berri duenez, Erresuma Batuak ezin du itxaron Europar Batasunetik kanpo egonda barruan bezalako abantailak lortzea.
Gai horiek guztiak aurrera ateratzeko, Merkel kantzilerrarena moduko lidergotza indartsua inoiz baino beharrezkoa izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaien prezioek igotzen jarraitzen badute, Europar Batasunak ez du baztertzen errazionamendua ezartzea
Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak adierazi duenez, "eszenatoki txarrenetarako prestatzen ari gara, baina oraindik ez dugu produktu kritikoak (kerosenoa edo diesela) errazionatu beharrik".
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.