Europako Parlamentuak 27 buruzagien hitzarmena eztabaidatu nahi du
Europako Parlamentuak aurrekontuen arloan elkar erabakitzeko eskubidea dauka. Bruselako goi bileran 27 buruzagi europarrek onartutako akordioan aldaketak egiteko prest dago. “Kontseilu Europarrak datozen zazpi urteetarako aurrekontuak hobetu behar ditu”, esan du David Sassoli Europako Parlamentuko presidenteak.
Koronabirusaren krisia gainditzeko 27 buruzagiek onartu dituzten 750.000 milioi euroko laguntzak goraipatu ditu. Ez ostera, 2021tik 2027rako aurrekontuetan egin den murrizketa. Izan ere 1,074 bilioi euro onartu dira, ez Parlamentuak nahi zituen 1,300 bilioi euroak. Ikerkuntza, Erasmus programa eta asilo politika izan dira kaltetuenak, bai eta ingurumenaren aldeko politikak. Parlamentuak murrizketa horiek eztabaidatu nahi ditu orain.
Aurrerantzean, Erresuma Batuaren ekarpenik gabe, Europako Batasunak tresna berriak sortu behar ditu onartu diren milaka milioika euro eskuratzeko. Lehenengo bi zerga jarriko dira abian. Batetik, kutsadura zigortzeko kuota garestitu egingo da. Eta bestetik, birziklatu gabeko plastikoei zerga bat ezarriko zaie. Gero 2023. urtetik aurrera Europa mailako zerga gehiago izango dira. Beraz, Europar Batasunak politika fiskalaren batasunerako bidean urrats oso garrantzitsua emango du. Izan ere, hori baita Europaren eraikuntzan bete gabe geratzen den arlo garrantzitsu bat. Prozesu guztia Europako Parlamentuak bide demokratikoak indartuz atera nahi du aurrera.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaien prezioek igotzen jarraitzen badute, Europar Batasunak ez du baztertzen errazionamendua ezartzea
Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak adierazi duenez, "eszenatoki txarrenetarako prestatzen ari gara, baina oraindik ez dugu produktu kritikoak (kerosenoa edo diesela) errazionatu beharrik".
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.