Europako ekonomia arriskuan, bi tendentzien ondorioz
Digitalizazio prozesua azkartu, eta globalizazioa geldotu. Horiek dira pandemiaren ondorioz mundu mailan ekonomiak izango dituen bi tendentzia nagusiak.
Ondorio horiek jaso ditu Bertelsmann fundazioak Alemaniako prentsan kaleratu duen txostenak. “Covid-19ak ekarritako aldaketak” izenburuaz egindako ikerketa horrek Bigarren Mundu Gerraz geroztik ekonomiak jasandako murrizketa handiena aztertu du.
Pandemiaren ondorioz digitalizazio prozesua azkartu egin da, on-line bidezko erosketak, ikasketak, telemedikuntza, edo telelana dela eta. Horrek enpresa pribatu asko, alor publikoa eta partikularrak orokorrean digitalizazio arloan inbertsio handiak egitera eraman ditu. Etorkizunean izan daitezkeen arriskuen aurrean prest egotea da helburua. Aldi berean horrek agerian utzi du digitalizazio arloan Estatu Batuengan eta Asiarengan Europak duen menpekotasuna. Ohartarazpen bat da hori Europarentzat lehiakortasuna bultzatuz independenteago bihurtzeko. Arlo digitalean Estatu Batuetako erraldoi teknologikoek merkatua menperatzen dute. Arlo honetako patenteen % 50 haienak dira. Asiako herrialdeak daude gero, % 30arekin. Atzetik dago Europa. Munduko patenteen % 10 baino ez du.
Globalizazioaren motelaldia da Covid-19ak eragindako bigarren tendentzia nagusia. Muntaia kateak eten egin dira kasu askotan, edo piezen horniketan eskasia jasan dute. Beraz, orain arte prezioek eta kosteen murrizketek izan badute garrantzi nagusiena, etorkizunean horniketaren segurtasunak izango du lehendabizikoa.
Nazioarteko harreman ekonomikoek aldaketa zehatzik jasango ez badute ere, dibertsifikazio handiagoa bultzatuko da hornitzaileekiko menpekotasuna saihesteko, baita beste herrialde edo lurraldeekiko menpekotasuna saihesteko erei. Hau da, “produkzio prozesuen bernazionalizazioa” izango da joera nagusia. Globalizazioaren murrizketak ondorio kaltegarriak izango ditu, ekonomialarien arabera. Ekoizpena garestiagoa izango da, eta ondorioz, mundu mailan “lasterketa protekzionista” sortu daiteke.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaien prezioek igotzen jarraitzen badute, Europar Batasunak ez du baztertzen errazionamendua ezartzea
Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak adierazi duenez, "eszenatoki txarrenetarako prestatzen ari gara, baina oraindik ez dugu produktu kritikoak (kerosenoa edo diesela) errazionatu beharrik".
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.