Lehen eztabaida bero eta kaotikoa Trump eta Biden hautagaien artean
Ameriketako Estatu Batuetan (AEB), azaroko hauteskundeetarako bost aste falta direnean, Donald Trump presidente eta hautagai errepublikanoaren eta Joe Biden hautagai demokrataren arteko lehen aurrez aurrekoa izan da bart.
Aurreikuspenak bete dira eta debate kaotiko eta beroa izan da. Elkarri zapaldu diote etengabe eta eztabaida falta izan da. Hori dela eta, Chris Wallace moderatzaileak behin eta berriro errieta egin die. Donald Trumpek azken urteotako bere kudeaketa defendatu du eta Joe Bidenek, bere aldetik, "gezurtia" eta "pailazoa" deitu dio.
90 minutuz boto-emaileak gehien kezkatzen dituzten gaiak jorratu dituzte, baina ez dute horietan asko sakondu ahal izan. Izan ere, behin eta berriro elkarri hitza kendu diote eta hitz itsusiak ere esan dizkiote elkarri: "Zaila da pailazo honekin hitz bakar bat ere esan ahal izatea", esan du Bidenek eztabaidaren une batean, baina segituan atzera egin du: "Barkatu, pertsona hau".
Eztabaida hasi orduko iritsi da lehen hika-mika, berriki hil den Auzitegi Goreneko Ruth Ginsburg epaile progresistak utzitako hutsunearen harira. Trumpen iritziz, Ginsburgen ordezkoa aukeratzeko eskubidea du eta demokratek bere tokian gauza bera egingo luketela gaineratu du. Bidenek, bere aldetik, izendapena presidente berriak egin beharko lukeela erantzun dio.
Trumpen etenaldiek zapuztuta, Bidenek ondorengo hau esan dio: "Zergatik ez zara isiltzen, gizona?". "Segi berriketan, gizona", gaineratu du Bidenek Trumpek hitz egiten jarraitzen zuen bitartean. Nolanahi ere, Bidenek hainbat argudio osatzea lortu du, eta boto-emaile estatubatuarrei zuzendu zaie kamerari adi-adi begiratzen zion bitartean.
Aurrez aurrekoaren lehen zatian, pandemiaren kudeaketa izan dute hizpide. Bidenen iritziz, Trumpek ez du inoiz gaia serio hartu, ez baitu horretarako planik izan. Joe Bidenek pandemiaren garaian "izua" eragin izana leporatu dio Ameriketako Estatu Batuetako presidenteari, eta errepublikanoak txertaketa prozesua hasteko ezarri dituen epeak zalantzan jarri ditu. Trumpek, bere aldetik, COVID-19a "Txinako pandemia" dela esan du.
Musukoaren erabileraz ere aritu dira, eta Trump ironiaz mintzatu da Bidenek babes hori "une oro" erabiltzen duelako.
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak galera handiak izan ditu eta zerga gutxi ordaindu ditu azken urteotan, "The New York Times" egunkariak zabaldutako informazioaren arabera. "Milioika dolar ordaindu nituen zergetan, milioika dolar errentaren gaineko zergetan", ziurtatu du Trumpek, eta informazio guztia bere garaian erakutsiko duela azaldu du. Hala ere, zerga gutxiago ordaintzeko "ingeniaritza fiskalaz" baliatu dela onartu du, "inozo batek bakarrik ez luke hori egingo".
Chris Wallace moderatzaileak Bideni eztabaidaren blokeetako batean "azken hitza" eman dionean, hautagai demokratak gaueko esaldietako bat esan du: "Zaila da pailazo honekin hitz egitea", baina berehala zuzendu du: "Barkatu, pertsona".
AEBko gizartean pil-pilean dagoen beste gaietako bat arrazarena da. Trumpek gorrotoa eta zatiketa "elikatzen" dituela esan du Bidenek, eta gutxiengoen eta afroamerikarren alde "ia ezer" egin ez izana aurpegiratu dio. Trumpek Bideni erantzun dio berak onartu zuela 1994an krimenaren aurkako lege-proiektua, komunitate afroamerikarrari kalte egin ziona, eta legearen eta ordenaren aurka egotea leporatu dio, baita Poliziaren aurka ere. Gainera, Trumpek errefusatu egin du supremazista zuriak zigortzea, eta esan du berak indarkeria gehiago ikusi duela ezkerreko jendearen aldetik eskuineko jendearen aldetik baino.
Trumpek aldiz, berriro esan du hauteskundeetako emaitzen auzia Gorenera iritsiko dela, bere iritziz, posta bidezko botoa iruzurra delako.
Donald Trumpek berriro esan du litekeena dela hauteskundeen emaitza ez onartzea baldin eta irabazle deklaratzen ez badute, etaauzia Auzitegi Gorenean amaitu daitekeela gaineratu du. Haren esanetan, posta bidezko botoa iruzurra delako. Bestalde, Bidenek baietz erantzun dio hauteskundeetako garailea nor den jakin arte lasaitasunerako deia egingo lukeen galderari, eta bere aurkariari "botoak kontatzeak beldurra besterik ez" diola ematen berretsi du.
Astearte gaueko eztabaidaren ondoren, beste bi geratzen dira oraindik. Hurrengoa, urriaren 15ean izango da Miamin.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.