30 urte geroago, bi Alemanien arteko aldeak ez dira desagertu
Urriaren 3a, larunbata, jaieguna da Alemanian. Egun horretan duela 30 urte, 1990eko urriaren 3an, bi Alemaniak batu egin ziren. Ia urtebete lehenago, 1989ko azaroaren 9an, Berlingo Harresia erori zen.
Bigarren Mundu Gerra galdu ondoren, Alemania lau eremutan zatitu zuten potentzia irabazleek. Mendebaldean, Ameriketako Estatu Batuek, Erresuma Batuak eta Frantziak kontrolatzen zuten eremuak batuz, Alemaniako Errepublika Federala sortu zuten 1949an. Ekialdean, berriz, Sobietar Batasunaren menpe zegoen zatian, Alemaniako Errepublika Demokratikoa sortu zen aldi berean.
Bategitetik 3 hamarkada igaro badira ere, ekialdearen eta mendebaldearen arteko ezberdintasunek jarraitzen dute, Alemaniako Gobernuak kaleratutako azken txostenaren arabera. Hala ere, Ekialdeko Alemania zenak neurri handi batean konpentsatu egin du mendebaldearekiko atzerapen ekonomikoa. Lehengo Alemaniako Errepublika Demokratikoko herritarren per capita BPGa herrialdeko gainerako herritarrenaren % 79,1 da, eta duela 30 urte % 37 baino ez zen. Beraz, horien botere ekonomikoa laukoiztu egin da.

Diru-sarreren arloan ere, arrakala asko murriztu da. Gaur egun, ekialdeko herritarren diru-sarrerak, batez beste, % 12 txikiagoak dira, mendebaldekoen diru-sarrerekin alderatuta. Alderdi komunista zen horretan egun biztanleriaren dentsitate txikiagoa dagoela eta hiriguneak gutxiago garatuta daudela kontuan izanda, aldeak ez dira desagertu oraindik. Ekonomiak ere "maila txikiagoa" du bertan, eta ez dago ikerketa eta garapenean inbertitzeko moduan dagoen egoitza eta enpresa handirik.
Beste aurrerapen handi bat enplegu arloan gertatu da. 2005ean Alemaniako Errepublika Demokratiko ohian langabezia-tasa % 15etik gorakoa zen, baina gaur egun % 10etik behera dago (eskualde askotan % 6tik behera), alor batzuetan dauden enpresa txiki eta ertainen ehundura handiari esker.
Arlo batzuetan, gauzak hobeto doaz ekialdean mendebaldean baino. Errepublika Demokratiko ohian bizi diren emakumeek, esaterako, lanaldi osoko lana egiteko aukera handiagoa dute; % 74 dira alde horretan, eta % 68 baino ez, bestean. Ekialdean, besteak beste, haurrak zaintzeko sistema hobea dutelako gertatzen da hori. Hala ere, hobekuntza horiek gorabehera, datu orokorrak okerragoak dira bertan.
Politika alorrean, berriz, sistema demokratikoaren eta horren erakundeen onarpen-tasa % 91ra iritsi da mendebaldean, eta % 78koa da ekialdean. Etorkinenganako jarrera ere ezberdina da. Ekialdeko estatu federaletan, etorkin askoz gutxiago egon arren, jarrera xenofobo gehiago izaten dira. Berlinen izan ezik, ekialdeko alemaniarrek nahiago dituzte eskuin muturreko aukerak, eta horren erakusgarri da hauteskundeetan maiz botoen % 20 baino gehiago lortzen dituztela.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi hildako eta 50 zauritu inguru, A-63 errepidean, Landetan, izandako hainbat ibilgailuren arteko istripuan
Flixbus konpainiako bi autobusen arteko istripuaren ondorioz, 50 bat ibilgailuk talka egin dute eta bi pertsona hil eta 50 pertsona inguru zauritu dira.
Europako herrialdeek Groenlandiako subiranotasunaren eta egungo mugen alde egin dute, NATOko kide gisa
Besteak beste, Espainiak, Frantziak eta Danimarkak babestu dute adierazpena. Esan dutenez, AEB "funtsezko bazkidea" da Artikoa "seguru" mantentzeko, baina adierazpena Donald Trumpek lurraldea bereganatzeko egindako mehatxuen ostean iritsi da.
Venezuelan atxilotutako preso politiko espainiarrak askatzeko eskatu dio Espainiak Delcy Rodriguezi
Nicolas Maduro atxilotu eta Venezuelako presidenteordeak agintea bere gain hartu ostean, Espainiako Gobernuak ahozko ohar baten bidez helarazi dio bere eskaera.
Trumpek bultzatutako Kapitolioaren aurkako erasoaren bosgarren urteurrena
2021eko urtarrilaren 6an, Donald Trumpen ehunka jarraitzaile Kapitolioan sartu ziren, Joe Biden demokrataren hauteskunde garaipena berresten zen bitartean. Bost urte geroago, erasoagatik auzipetutako 1600 pertsonak indultatu egin dituzte, edo zigorrak kommutatu zaizkie.
Boluntarioen Koalizioak Ukrainarentzako segurtasun konpromiso zehatzak lortu nahi ditu Parisen
AEBk lehen aldiz parte hartuko du Europako buruzagiekin eta Zelenskirekin batera Ukrainako gerrari irtenbide bat bilatzeko aurrez aurreko goi-bilera oso batean.
6,2 graduko lurrikara batek Japonia astindu du
Japoniako agintariek ziurtatu dute ez dagoela tsunami arriskurik.
Machadok eskerrak eman dizkio Trumpi Maduro atxikitzeagatik eta lehenbailehen itzultzeko asmoa agertu du
Fox News telebista katean egindako elkarrizketa batean, Machadok adierazi du bera buru duen oposizioak Venezuela Ameriketako energia gune bihurtuko lukeela, atzerriko inbertsioaren segurtasuna bermatzeko zuzenbide estatua berrezarri eta Maduroren agintaldian herrialdetik ihes egin zuten venezuelarren itzulera erraztu. Hala ere, Trumpek Venezuelako gobernua Machadoren esku uztea baztertu du, herrialdearen babesik ez duela argudiatuta.
Delcy Rodriguezek Venezuelako presidente karguaren zina egin du, Maduroren bahiketaren ostean
Orain arteko presidenteorde exekutiboak "ohorez eta minez" zin egin du Latinoamerikako herrialdeko behin-behineko buruzagi berri bezala, Asanblea Nazionalean. Jorge Rodriguez Parlamentuko presidenteak Nicolas Maduro presidentearen itzulera ezarri du helburu nagusitzat. Caracasen dozenaka hildako utzi zituen operazio militar batean atzeman zuen AEBk.
Madurok errugabetzat jo du bere burua AEBko epailearen aurrean
Venezuelako presidentearen eta haren emaztearen abokatu taldeek erabaki dute "une honetan" baldintzapeko askatasuna ez eskatzea.
EBk ez du Groenlandia arriskuan ikusten, AEB herrialde aliatua delako
Bestalde, Danimarkako lehen ministroak ohartarazi duenez, "NATOko herrialde batek NATOko beste herrialde bati eraso egiten badio, dena amaituko da".