Luis Arcek botoen % 47 eskuratu du Bolivian, ia botoen % 50 zenbatuta
Igandean hauteskunde orokorrak egin zituztenetik botoen zenbaketa egiten ari dira Bolivian. Evo Morales presidente ohiaren MAS alderdiko Luis Arce hautagaiak botoen % 46,96 eskuratu du, botoen % 47,6 zenbatuta. Carlos Mesa CC alderdiko hautagaiak bere porrota onartu du, aurkariak ateratzen dion "alde handia" tarteko, eta oposizioko buru gisa jardungo duela hitzeman du. Evo Morales presidente ohiak, bere aldetik, "herriaren borondatea" gailendu dela goraipatu du.
Botoen kontaketa oso astiro doa Bolivian. Boto zenbaketa ofizialaren arabera, MAS alderdiak botoen % 46,96 lortu du, Comunidad Ciudananaren (% 34,13) eta Creemos (% 16,81) alderdiaren aurretik.
Hauteslekuetan egindako inkesten arabera, MAS aise nagusituko da, botoen % 50 baino gehiago eskuratuta; CC alderdiak bozen % 30 baino zertxobait gehiago lortuko ditu, eta Luis Fernando Camachoren Creemos hirugarren indarra izango da, botoen % 14rekin.
Ezinegona nagusitu zen igandean Bolivian, hauteslekuak itxi eta zortzi ordu geroago ere argitaratu ez zelako hauteslekuetan egindako inkestarik ezta datu ofizialik ere. Hauteskunde Batzordeak "akatsak" onartu ditu eta akats horietatik hurrengo hauteskundeetarako "lezio garrantzitsua" ateratzea espero du.
Bozetan aukeratu dituzten presidenteak, presidenteordeak eta Batzar Legegileko ordezkariek azaroko lehendabiziko hamabostaldian hartuko dituzte beren karguak.
Emaitza ofizialak ezagutu aurretik Luis Arceren garaipena onartu du Carlos Mesak, arerioak ateratzen dion aldea handia dela aitortuta. "Emaitza oso argia da", nabarmendu du.
Hauteskunde prozesua gertutik jarraitu duten begiraleek zalantzarik gabe babestu dute prozesua.
Hauteslekuetan egindako lehen inkesten berri izan ondoren, herritar guztientzat gobernatuko duela agindu du Luis Arcek. "Demokrazia berreskuratu dugu, itxaropena berreskuratu dugu. Herritar guztientzat gobernatuko dugu, eta batasun nazionaleko gobernua eraikiko dugu", azpimarratu du.
Evo Morales presidente ohiak ere garaipena ospatu du. "Garaipen handiagatik" Arce eta David Choquehuanca zoriondu ditu Twitter sare sozialean. "Herriaren borondatea inposatu da", nabarmendu du.
MAS alderdiak irabaziz gero biharamunean Boliviara itzuliko zela agindu bazuen ere, astelehen honetan Buenos Airesen egindako adierazpenetan, "lehenago edo geroago" itzuliko dela azaldu du. Dena dela, Eva Copa Senatuko presidente eta MAS alderdiko buruzagi ere badenaren ustez, ez da "une egokia" itzultzeko, "oraindik konpondu beharreko gaiak dituelako".
Datu ofizialak jakitera eman baino lehen, Jeanine Añez jarduneko presidenteak MASeko hautagaiak zoriondu ditu, eta “Bolivian eta demokrazian pentsatuz gobernatzeko” eskatu die.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.