Europar Batasunak dituen bi erronka nagusiak
Europar Batasunak bi erronka nagusi ditu 2020. urteko azken hilabetean: Europako aurrekontuei eta etorkizunari Poloniak eta Hungariak ezartzen dien betoari aurre egitea eta “brexit”aren ondorioz urtarrilaren 1etik aurrera Erresuma Batuarekin izango dituen merkataritza harremanak zehaztea.
Europak 2021tik 2027ra izan behar dituen aurrekontuei, eta Covid-19aren krisiari aurre egiteko laguntzei Hungariak eta Poloniak ezartzen dieten betoak arriskuan jartzen du Europar Batasunak bere politikak aurrera eramateko duen tresna nagusia arriskuan jartzen du.
Gogoratuko denez, negoziaketa gogorren ondoren Batasunak akordioa lortu zuen joan den uztailean aurrekontu osoari buruz. Guztira 18.243 bilioi euro adostu zituen, hau da 10.743 bilioi (2021tit-2027ra urteetarako). Horrez gain, pandemiari aurre egiteko 750.000 miloi euroko laguntza bereziak ere zehaztu zituen. Orain, ordea, hitzarmen hori airean dago Poloniak eta Hungariak ez dutelako bertan ezarritako baldintza nagusia onartzen: sistema demokratikoa errespetatzearena (epaimahaien independentzia, eta prentsa askatasuna). Bi herrialde horien arabera, hitzarmena horrela sinatzeak beren erregimen populisten amaiera ekarriko luke.
Bigarren erronka nagusia, ia etenda dauden “brexit”aren negoziaketak dira. Asteburu honetan itxaropen handirik gabe eman diete negoziaketei jarraipena Londresen. Michel Barnier talde europarraren buru delarik, aurrerapauso gutxi egin dituzte. Gainera, Europako Parlamentuak uste du negoziatzaileek asteazken honetarako hitzarmenik adostu ezean, urte amaiera baino lehen akordio bat onartzeko denborarik ez dela izango. Bi oztopo nagusi daude bide horretan: bat, Britainia Handiko uretara arrantzontzi europarrak joateko eskubidea; eta bi, elkarren arteko zainketa neurriak ingurumenean, giza politikan, eta estatuaren laguntza arloetan zaintzeko, eta beraz, baldintza berdinak bermatzeko konpetentzia librea egiterakoan. Londresek maila altuak onartzen ditu, baina oraingo Europako legedia gaitzesten du.
Londresek behin eta berriz Europak Kanadarekin duen akordioaren eredua eskatzen du, baina Bruselak eredu hori gaitzesten du kasu honetan. Negoziatzeko denbora gutxi geratzen da, Londresek ukatu egin baitu oraingo behin-behineko epea abenduaren 31tik aurrera luzatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaien prezioek igotzen jarraitzen badute, Europar Batasunak ez du baztertzen errazionamendua ezartzea
Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak adierazi duenez, "eszenatoki txarrenetarako prestatzen ari gara, baina oraindik ez dugu produktu kritikoak (kerosenoa edo diesela) errazionatu beharrik".
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.