Erantzukizuna
Herbeheretan aste honetan hasi den epaiketan, ingurumenari egiten diogun kalteari buruzko eztabaida piztu da, eta akusatuen abokatuek erakutsi dute erruak eta erantzukizunak zehaztea uste baino zailagoa dela.
Lurraren Lagunak izeneko erakunde ekologistak, beste pertsona eta talde ugarirekin batera, Shell konpainia auzitara eraman du. Herbeheretan eragiten den kutsaduraren erantzule nagusia izatea leporatu diote eta klima aldaketaren errudun nagusia, munduko beste hainbat konpainiekin batera. Salaketa egin dutenek diote Shellek neurri gabe kutsatzeaz gain, iritzi publikoari gezurra esaten diola, energia berriztagarrietan inbertitzen ari dela adierazten duelako eta garapen jasangarriaren alde dagoela. Baina enpresaren inbertsioek diote erregai fosiletan erabiltzen duela diruaren % 95 eta energia garbietan % 5. Hori bai diru asko erabiltzen duela propaganda egiteko, bere ustezko lorpen ekologistak goraipatzeko eta komunikabideak hori argitaratzera behartzeko.
Shellen jarduera giza eskubideen aurkakoa dela diote ekologistek eta horregatik gas kutsakorren murrizketa zehatza eskatzen diote, epeetan eta kopuruetan. Herbeheretan gainera aurrekaria badute, bertako Auzitegi Gorenak gobernua behartu zuelako plan zehatzak egitera berotegi efektua eragiten duten gasen isurketa murrizteko, herritarren eskubideak eta osasuna babestu behar dituelako. Orain beste horrenbeste erabakitzea nahi dute talde ekologistek, portaera eta ondorioak bertsuak direlako itxuraz.
Baina Shell konpainiako abokatuen defentsa arrazoiek beste kontu batzuk ere agerian utzi dituzte. Enpresak dio berak ekoizten duena ekoizten duela eskaria dagoelako, guztia kontsumitzen delako. Gure sistema ekonomikoaren oinarria direla oraindik ere erregai fosilak eta hori aldatzea ez dagokiola berari, gobernuei baizik, besteak beste Klima Aldaketaren aurka Parisen sinatutako hitzarmena betearaziz eta horretarako lege egokiak onartuz. Baina gainera, diote abokatuek herritarrei ez zaie erantzukizunik eskatzen, baina beraiek dira kontsumitzaileak eta euren portaeraz egungo ereduak iraunkor bihurtzen dituztenak.
Herritarrek ez dute erantzukizunik onartzen, askoz errazagoa zaielako konpainia handiei erru guztia leporatzea. Gobernuek, aldiz, ez dituzte mingarriak eta deserosoak izan litezken erabakiak hartu nahi, boto-emaileen haserrea eragin lezaketelako. Gutxiago kontsumitzea, garraio publikoa erabiltzea, zaborra birziklatzea eta ingurumenaren alde bizimodu agian zertxobait deserosoagoa dira gaurko egoera eta joerak aldatzeko modua, eta hori herritarron esku dago, eskaintzarik ez dagoelako eskaririk gabe. Abokatuei ez zaie arrazoirik falta.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.