EBko Presidentetza frantziarra, martxan
2008an azken Presidentetza europarra izan ondoren, aurtengo urtarrilaren 1ean Frantziak berriz hartu du bere gain Europar Batasuneko Kontseiluko zuzendaritza. Kontseilua, Europako Parlamentua eta Batzorde Europarrarekin batera, EBko erakundea da. Horietatik, Kontseiluak eta Parlamentuak biak batera onartzen dituzte legeak, Batzorde Europarrak aurkeztutako proposamenak oinarritzat hartuta. Izan ere, Batzordeak lege-ekimenetan esklusibitate eskubidea dauka.
Kontseiluak 27 estatuetako ministroak biltzen ditu, eztabaidatuko diren gaien arabera (Gai Orokorrak, Merkataritza, Osasuna, Kultura, Garraioa eta Arrantza, eta Ekonomia eta Finantzak, besteak beste). Kontseiluaren betebeharrak legeak onartzea baino urrutiago doaz. Tartean, aurrekontuak, nazioarteko hitzarmenak eta erakunde batzuetarako karguak izendatzea. Estatukide bakoitzak zuzentzen du Kontseilua sei hilabeteko txandetan.
Ba ote dauka EBko presidentziak benetako eragina?
EBko Kontseilua zuzentzea ez da Europa zuzentzea. Gainera, bere betebeharrak zeharo murriztu ziren 2009an Lisboako Ituna indarrean jarri zutenean. Lehenago, estatukideen bilera guztiak gidatzen zituen; orain, ordea, ez da hala. Adibidez, Emanuel Macron Frantziako presidenteak ez ditu jadanik zuzenduko EBko goi-bilerak. Lan hori Charles Michel Kontseilu Europarreko presidenteak (ez Europako Kontseilua) beteko du. Belgikako lehen ministro ohia 2019 hautatu zuten 30 hilabeterako, erakunde haren lanei jarraipen bat emateko.
Zein da presidentzia frantziarraren betebeharra?
Kontseiluko presidentzia frantziarrak lau betebehar ditu:
1. EBko 27 herrialdeetako ministroen bilerak antolatzea.
2. Legedia-lanak zuzendu eta konpromisoak landu.
3. Estatuen arteko elkarlana bultzatu.
4. Kontseilua ordezkatu erakundeen arteko harremanetan.
Presidentetza frantziarraren helburuak eta erronkak
Abenduaren 9an Macronek Presidentetza frantziarrerako helburuak aurkeztu zituen. Horien artean, EBan pertsonen zirkulazio librerako Schengengo ituna erreformatzea, eta, era berean, mugetan sor daitezken krisietarako premiaz jokatzeko tresna bat sortzea. Klima aldaketarako eta digitalizaziorako trantsizioak prestatzea da beste helburu nagusia. Europako Parlamentuarekin batera Frantziak erraldoi teknologikoei mugak jartzea nahi du, monopolio bihurtu ez daitezen eta enpresa txikiek ere berritze-espiritua izan dezaten.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.