Errusiak errefusatu egin du su-eten humanitarioa negoziatzea
Aurrerapausorik gabe bukatu da Ukrainak eta Errusiak Turkian izan duten bilera. Alde batetik, ez dute Mariupol hiria husteko korridore humanitariorik adostu. Bestetik, Ukrainak ez du su-etenik lortu, herrialde horretako Atzerri ministro Dmytro Kulevak iragarri duenez.
"Helburu humanitario batekin etorri naiz. Mariupoletik irten nahi duen jendearentzat pasabide bat zabaltzea zen nire asmoa, baina, zoritxarrez, Lavrov ministroak ez du horretarako konpromisorik hartu nahi izan", esan du komunikabideen aurrean egindako agerraldi laburrean.
Ministroak adierazi du bilera "erraza, baina aldi berean zaila" izan dela, "Lavrovek ohiko diskurtsoari heldu diolako".
"Mariupolen bizi dute orain egoerarik latzena, airez bonbardatzen ari direlako. Korridore humanitario bat lortu nahi nuen han, zibilak hiritik atera eta laguntza bideratu ahal izateko", zehaztu du Kulevak.
Zure interesekoa izan daiteke
Migratzaileen erregularizazioa "Espainiari dagokio, baina eragina du haratago”, Von der Leyenen ustez
Trumpek, bere bozeramaile berriari: "Ni zu banintz, karguan jarraitzea ala ez hausnartuko nuke"
Aita santuaren ebakuntzaren osteko lehen argazkia
Trumpek iragarri du ez dutela Fort Hoodeko erasoaren egilearen fusilamendua zuzenean emango