Wagner ez da Errusiako mertzenario talde bakarra
Aspalditik ukatu bada ere, Errusiako 40 bat konpania militar pribatu ari dira parte hartzen Ukrainako gerran. Wagner izan da nagusiena eta boteretsuena, baina ez da talde bakarra izan. Nortzuk dira besteak?
Sergei Shogu Errusiako defentsa ministroak orain lortu du beti nahi izan duena: kontrol handiagoa Ukrainan borrokan ari diren Errusiako mertzenario taldeengan. Uste denez, horrelako 40 bat talde daude bertan. Uztailaren 1era arteko epea dute Defentsa Ministerioarekin kontratua sinatu eta bere agindupean jartzeko. Sergei Shogu defentsa ministroak ultimatuma ezarri zien mertzenario talde horiei ekainaren hasieran. Horien artean boteretsuena, Wagner taldea, Jevgueni Prigozhin buru duelarik. Matxinada ahaleginak porrot egin ondoren, astelehenean emandako mezuan berriz justifikatu zuen urrats hura, Wagner taldea sakabanatzeko militarrak egiten ari diren ahaleginean.
Oraindik ez dago argi Errusiako Defentsa Ministerioaren aginduak nolako ondorioak izango dituen Ukrainako gerran. Horietako mertzenario talde batzuk armada errusiarraren agintepean jarri dira dagoeneko; hori da Patriot taldearen kasua. Ukrainako gerran ari den talde honek defentsa ministroarenganako hurbiltasuna erakutsi zuen abenduan, baina badira Wagner taldearekin are hurbiltasun handiagoa dutenak. Taldeok eremu gris batean ari dira mugitzen. Beren eraketa zigortuta dago Errusian. Horregatik, askok atzerrian dute egoitza. Mota guztietako lanak onartzen dituzte diruaren truke. Enpresek beren ondasunak babesteko erabiltzen dituzte, gerra eremuetan, batez ere.
Mertzenario talde hauek Errusian legezkoak ez diren arren, Wagnerren kasuan 2022an erregistratu zen enpresa moduan, nahiz eta, bere buruzagiak esan duenez, taldea 2014an sortu zen. Ukrainako gerra aurretik 5.000 mertzenario zituela uste da; gerora, kopurua igo egin da. Prigozhin buruzagiak matxinada ahaleginaren ondoren esan zuenez, 25.000 soldadu zituen bere agindupean.
Orain agertuko den arazoa da zer gertatuko ote den uztailaren batetik aurrera Errusiako Defentsa Ministerioaren agintepean jartzen ez diren mertzenarioekin.
Zenbait adituren ustez, Gehart Mangott kasu, askok ez dute agindu hori jarraituko eta ez dira Errusiako armadaren agindupean jarriko. Beraz, horiekin zer egin izango da Kremlinen arazoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaien prezioek igotzen jarraitzen badute, Europar Batasunak ez du baztertzen errazionamendua ezartzea
Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak adierazi duenez, "eszenatoki txarrenetarako prestatzen ari gara, baina oraindik ez dugu produktu kritikoak (kerosenoa edo diesela) errazionatu beharrik".
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.