GKE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Italiak salbamendurako hiru ontzi blokeatu ditu Mediterraneo Erdialdean

Horien artean, Aurora eta Sea-Eye 4 alemaniarra eta Open Arms ontziak dira. Azken bi horiei 10.000 euroko isuna ezarri die Italiak.
20230823163201_open-arms_
18:00 - 20:00
Italiako Gobernuak isuna jarri dio Open Arms itsasontziari, Carraran 195 pertsona lehorreratu ostean

Italiako Gobernuak Mediterraneo Erdialdean lan egiten duten GKEen salbamenduko hiru ontzi humanitario blokeatu ditu, tartean Open Arms. Horrekin batera, hainbat erreskate egiteagatik zigortu dituzte bi ontzi eta agindutako portutik kanpo porturatzeagatik, hirugarrena.

Hain zuzen ere, Open Arms espainiarrari 20 eguneko blokeoa eta 10.000 euroko isuna ezarri diote. Ontziak 195 pertsona sorostu ditu Mediterraneoan egindako salbamentuko operazioetan.

Kasu bera Aurora alemaniarrarentzat. Sea Watch GKEaren parte den ontziak Lampedusako uhartean 72 etorkin lehorreratzea lortu du.

Azkenik, asteartean, Sea-Eye 4 alemaniarra ere immobilizatu zuten. Azken horri, aldiz, 3 300 euroko isuna ezarri diote, elkarren segidan egindako hiru erreskateetan 114 pertsona sorostu ostean.

Datu ofizialen arabera, 105 000 migratzaile baino gehiago iritsi dira Italiara azken urtean. 2022ko datuekin alderatuz, % 115 baino gehiago.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon

Pacific Gas and Electric (PG & E) konpainiak zabaldu duenez, 130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon (AEB), eta egoera konpontzeko lanean ari dira. Garraio publikoa eten egin da eta hainbat tokitan semaforoak ez dira martxan egon. Horrek zailtasunak eta atzerapenak eragin ditu trafikoan. Agintariek kaltetutako eremuetara ez joateko eskatu diete herritarrei, eta behar-beharrezkoa denean soilik jotzeko larrialdi zerbitzuetara.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X