Etxean betetzeko 12 urteko espetxe-zigorra ezarri diote Alvaro Uribe Kolonbiako presidente ohiari
Gainera, 3.400 milioi peso kolonbiarreko (822.000 dolar) isuna ezarri diote, eta zortzi urte baino gehiagorako inhabilitatu dute eskubide eta funtzio publikoak gauzatzeko.
Alvaro Uribe, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Alvaro Uribe Kolonbiako presidente ohiari (2002-2010) 12 urteko zigorra ezarri diote, eta etxeko espetxealdian bete beharko du, iruzur prozesala eta eroskeria delituak egotzita.
Sandra Heredia Bogotako Zirkuituko 44. Zigor Epaitegiko epaileak erabaki du Uriberi 12 urteko espetxe-zigorra ezartzea, lehen instantzian, baita ere 3.400 milioi peso kolonbiar baino gehiagoko isuna (822 000 dolar inguru), eta zortzi urte baino gehiagorako gaitasungabetzea eskubide eta funtzio publikoak gauzatzeko.
Uribe, 73 urtekoa eta Zentro Demokratikoa eskuineko alderdiaren sortzailea, Kolonbian zigor penala jaso zuen lehen presidente ohia bihurtu zen astelehenean, baina bere defentsak iragarri zuen Bogotako Auzitegi Nagusian helegitea aurkeztuko duela.
Kasua 2012an hasi zen, Uribek Ivan Cepeda senataria salatu zuenean. Uriberen arabera, Cepeda herrialdeko kartzeletan barrena ibili zen Antioquia eskualdean paramilitarismoaren sorrerari buruzko bere kontrako gezurrezko testigantzak jasotzeko.
Hala ere, frogak aurkeztu ondoren, zenbait bertsiok adierazi zuten presidente ohiaren abokatuek lekukoak manipulatu nahi zituztela Cepedaren kontra jotzeko, eta, beraz, azken hori akusatua izatetik biktima izatera pasatu zen, Uribe, demandatzailea, ez bezala, ikertu egin baitzuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Epsteinen paperetan jasotakoak gizateriaren kontrako krimentzat har daitezkeela esan du NBEk
Inpunitate osoz aritzen zen enpresa kriminal baten aurrean gaudela diote kasua aztertu duten errelatoreek. Sexu-esklabotza, bortxazko desagertzea, tortura edota feminizidioa bezalako delituak egon direla erakusten duten gertakariak daudela ziurtatu dute.
Nola gauzatuko du Israelek Zisjordaniako lurren erregistroa?
Jerusalem ekialdean prozesu bera hasi zenetik, eraginpeko lurren % 1 baino ez da palestinarren izenean erregistratu.
Rubioren hitzetan, AEBk ez du Europa basailu izatea nahi, "aliatu sendo bat" baizik
Bestalde, Atzerri eta Segurtasun gaietako europar idazkari nagusi Kaja Kallasek azken hilabeteotan Trumpen Gobernuak egindako kritikei erantzun die. "Batzuek aurkakoa badiote ere, Europa eroria ez da hiltzen ari den zibilizazio bat", esan du, eta gaineratu du gero eta jende gehiagok batu nahi duela "Europaren klubera".
Ultraeskuinaren gertuko gazte bat kolpeka hil izanak politika giroa nahasi du Frantzian
23 urteko matematikako ikasle katolikoa zen Quentin, eta larunbatean zendu zen, jasotako kolpeen ondorioz eta bi egun koman eman ostean. Lyongo Fiskaltza gertakari horren nondik norakoak ikertzen ari da.
Israelek Zisjordaniako eremu zabalak Estatuaren zati gisa erregistratu ditu, 1967tik lehen aldiz
Palestinako Aginte Nazionalak salatu duenez, Palestinako lurralde gehiena 'de facto' anexionatu du.
Alemaniak, Frantziak, Erresuma Batuak, Suediak eta Herbehereek Navalni oposizioko burua toxina batekin hiltzea leporatu diote Errusiari
Pozoia, jatorriz Ekuadorko igel batek ekoizten duena, ez dago "modu naturalean" Errusian. Von der Leyenek estatu errusiarraren jokabide "terrorista" salatu du.
Rubiok AEBen eta Europaren arteko harremanak hurbildu nahi ditu baina kontinente zaharrak independentzia sustatu nahi du
Marco Rubio AEBetako Estatu idazkariak Europarekiko harremanak goraipatu ditu larunbat honetan Municheko Segurtasun Konferentzian, eta arindu egin du herrialdeko presidenteorde J.D. Vancek duela urtebete emandako hitzaldi gogorraren tonua.
Zelenskik esan du Ukraina erdibitzeak ez duela benetako bakerik ekarriko
AEBk bultzatzen dituen bake-negoziazioek arrakasta izan dezaten ahal duen guztia egiteko prest agertu da Ukrainako presidentea, baita hauteskundeak berehala deitzeko ere, bi hilabeteko su-etena bermatzen bada.
Europa indartzeko eta AEBrekiko harremana bideratzeko deia egin du Merzek, potentzia handien garaian
Alemaniako kantzilerrak europarren aldeko deia egin du Municheko Segurtasun Konferentziaren (MSC) irekiera ekitaldian. 120 herrialdetako 200 estatuburu, gobernuburu eta ministro biltzen ditu hitzordu garrantzitsu horrek.
Bake Batzordeak ez du NBEko Segurtasun Kontseiluaren ebazpena islatzen, Kallasen ustez
Europar Batasunak Kanpo Politikarako duen goi-ordezkariak ohartarazi du NBEko Segurtasun Kontseiluak ez duela behar bezala funtzionatzen "legearen gainetik dauden herrialdeak daudelako".