BAKE AKORDIOA GAZAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek adierazi du "gizatasunagatik" bultzatu duela Gazako akordioa, ez Bakearen Nobelagatik

Bakearen Nobel saria nork irabazi duen ostiral honetan jakinaraziko du Suediako Akademiak, eta Ameriketako Estatu Batuetako presidentea hautagaien artean dago. 

nited States President DONALD J TRUMP makes a statement as he displays a signed Executive Order in the Oval Office of the White House in Washington, D.C.
Donald Trump, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE

Israelek eta Hamasek Gazarako akordioa lortu eta biharamunean, Suediako Akademiak gaur jakinaraziko du 2025eko Bakearen Nobel saria nork irabazi duen.

Gazan bake akordioaren bultzatzaile izan den Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak bart adierazi duenez, ez du Bakearen Nobel sariagatik egin, "gizatasunagatiK" baizik. 

Bere bigarren agintaldian zortzi gatazka konpondu dituela esan du Trumpek, kazetariek saria lortzea espero duen galdetu diotenean. Hala ere, ukatu egin du sariaren bila ibili izana. 

"Ez nuen Nobel sariagatik egin, gizatasunagatik egin nuen", azpimarratu du. 

Trump saria irabazteko hautagaien artean dago, baina, Reutersen arabera, astelehenean erabaki zuten aurtengo sariduna, Gazako akordioaren berri zabaldu baino lehenago.

Publizitatea
X