Albiste dira
NOBEL SARIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trump, Bakearen Nobel sariaren irabazlea ezagutu atarian: "Agian aitzakia bat aurkituko dute niri ez emateko"

Israel eta Hamasen arteko akordioaren berri izan aurretik, Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Bakearen Nobel Saria merezi duela adierazi du, zazpi gerrari amaiera eman omen baitie.

nited States President DONALD J TRUMP makes a statement as he displays a signed Executive Order in the Oval Office of the White House in Washington, D.C.
Donald Trump, artxiboko argazki batean. Argazkia: Europa Press

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Bakearen Nobel saria merezi duela adierazi du, bart, beste behin, Israelen eta Hamasen arteko akordioak zer emango duen ezagutu aurretik. Buruzagi estatubatuarraren arabera, zazpi gerrari amaiera eman diolako merezi du saria, baina eszeptiko agertu da, eta epaimahaiak hari ez emateko aitzakiaren bat bilatuko duela iradoki du. 

"Ez dut uste beste inork horrenbeste gerra onbideratu dituenik, baina agian aitzakia bat aurkituko dute niri ez emateko", esan du Trumpek kazetariek saria lortzea espero duen galdetu diotenean. Bakearen Nobel saria nork irabazi duen ostiral honetan jakinaraziko du Suediako Akademiak. 

Bere bigarren agintaldian zazpi gatazka konpondu dituela ziurtatu du Trumpek, eta Gazako gerra zortzigarrena izan daitekeela gaineratu du. Horrez gain, Ukrainako gerrari amaiera emateko itxaropena agertu du. 

Trumpen arabera, nazioarteko zazpi gatazkari amaiera eman die: Kanbodia-Thailandia, Kosovo-Serbia, Kongoko Errepublika Demokratikoa-Ruanda, Pakistan-India, Israel-Iran, Egipto-Etiopia eta Armenia-Azerbaijan.

Hala ere, adituek diote ez duela bake-hitzarmen formalik sustatu, eta gatazka horietako batzuetan su-eten hauskorrak baino ez zirela lortu.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X