Gazako Bake Plana
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trump igandean Ekialde Hurbilera joatekoa da

Bakearen Nobel Saria jaso gura du AEBko agintariak, eta Truth Social sarean zabaldu du akordioaren berri. "Israelek bere tropak erretiratuko ditu, lortu dugun bakea sendoa eta iraunkorra izan dadin", esan du Trumpek, eta gaineratu du "bahitu GUZTIAK laster askatuko" dituztela.

trump truth

Israelek eta Hamasek asteazken honetan sinatu dute Gazako Zerrendarako bake-akordioaren lehen fasea, bahituak askatzea Isralen tropek atzera egitea barne, Donald Trump AEBko presidenteak egindako planari jarraituz. Presidenteak berak iragarri du akordioa, eta eskualdera bidaiatzeko asmoa du, igandean, ziurrenik.

AEBko agintariak Truth Social sarean zabaldu diu akordioaren berri, Bakearen Nobel Saria lortzeko nahian dagoela. "Israelek tropak erretiratuko ditu bake sendo eta iraunkorra erdiesteko", esan du Trumpek, eta gaineratu du "bahitu GUZTIAK laster askatuko" dituztela.

"Hau egun handia da mundu arabiar eta musulmanarentzat, Israelentzat, inguruko nazio guztientzat eta Estatu Batuentzat!", ebatzi du agintariak, eta, amaitzeko, eskerrak eman dizkie Qatarreko, Egiptoko eta Turkiako bitartekariei, Kairon “aurrekaririk gabeko ekitaldi historiko bat” gauzatzeko negoziazioetan egindako lanagatik. BEDEINKATUAK IZAN BITEZ BAKEGILEAK!".

Trumpek bi gai nagusi aipatu ditu bere mezuan: bahituak askatzea eta Israel Gazako zenbait eremutatik erretiratzea.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X