Albiste dira

GAZARAKO BAKE-NEGOZIAZIOAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelek eta Hamasek akordioa lortu dute Gazarako bake-planaren lehen faseari buruz

Akordioaren arabera, Hamasek 48 bahituak aske uztearen truke Israelek 2.000 bat preso palestinar libre utziko ditu. Donald Trump AEBko presidenteak eman du akordioaren berri, eta ondoren bi aldeek eta bitartekariek baieztatu dute. 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Israelgo Gobernuak eta Hamasek Gazarako bake-planaren lehen fasea adostu dute ostegun goizaldean. Akordioaren arabera, Hamasek bahituak askatuko ditu Israelek 1.950 preso palestinar inguru libre uztearen truke, eta Israelen tropak adostutako eremuraino erretiratuko dira, Gazako Zerrendatik irten gabe. 

Lau egunez negoziazioetan aritu ondoren lortu dute akordioa, bitartekarien bidez, Egipton. Israel eta Hamas ez ezik, Qatar, Egipto, Turkia eta Ameriketako Estatu Batuak parte hartzen ari dira negoziazioetan. 

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak egin du iragarpena sare sozialetan, eta Hamasek, Israelek eta Qatarrek eman dute akordioaren berri. 

Trumpen arabera, baliteke bahituak datorren astelehenean askatzea. Gerora akordioaren inguruko xehetasunak ezagutzen dituen iturri batek Reuters agentziari azaldu dionez, larunbat eta astelehen bitartean izan daiteke.

Halaber, Gaza berreraiki egingo dutela berretsi du.

Akordioa 12:00etan sinatuko dute (11:00ak, Euskal Herrian), Reutersen arabera. Hortik aurrera, 72 orduko epea irekiko da Gazarako bake-planaren lehen fasean adostutakoa gauzatzeko, tartean, bahitu eta preso palestinarren trukea eta Israelgo Armadaren erretiratze partziala. 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Erreakzioak

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak akordioa baloratu du, eta "Jainkoaren laguntzarekin" bahitu guztiak etxera ekarriko dituztela adierazi du. Hamasen esku jarraitzen duten 48 bahituetatik 20 inguru bizirik daudela uste dute. 

Akordioaren gertuko iturriek Reuters albiste agentziari kontatu diotenaren arabera, Israelgo Gobernua 17:00etan elkartuko da (16:00ak, Euskal Herrian). 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Bahituen senideek "emozio handiz" eta "kezkaz" jaso dute albistea, eta akordioa lehenbailehen onartzea eskatu diote gobernuari. 

Hamasen esanetan, gerraren amaiera ekarriko du akordioak, hori bai, bermeak eskatu ditu Israelek erasoak eten ditzan, eta tropak Gazatik ateratzeaz gain, giza laguntza sar dadila utz dezan. 

Nazio Batuen Erakundeak txalotu egin du akordioa, eta aldeei adostutakoa betetzeko dei egin die Antonio Guterres idazkari nagusiak. 

Mikel Ayestaran: "Agian larunbatean edo igandean izango da (bahitu israeldarren eta preso palestinarren) trukea"

Iragarkia
18:00 - 20:00

Israelgo Armada, edozein egoerari aurre egiteko prest

Eyal Zamir Israelgo armadaren buruak "defentsa sendoak" prestatzeko eta edozein egoerari aurre egiteko prest egoteko agindu die tropei, bart Israelek eta Hamasek adostutakoa aplikatzeko. 

Horrez gain, oraindik Gazan dauden 48 bahituak Israelera eramateko gertu egoteko ere eskatu die. 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X