Zer dakigu Gazako bake-planari buruz?
Israelek eta Hamasek ostegun honetan hitzartu duten bake-planaren lehen fasean, Gazako Zerrendan egindako erasoaldia bertan behera utzi beharko luke Israelek. Hamasek bizirik dauden bahitu eta hildako guztiak entregatu beharko lituzke, eta Israelek ia 2.000 preso palestinar askatu.
Donald Trump AEBko presidenteak proposatutako bake-planaren lehen fasea adostu dute ostegun goizalde honetan Israelgo Gobernuak eta Hamasek. Trumpek berak eman du akordioaren berri sare sozialetan eta, geroago, Israelek, Hamasek eta Qatarrek.
Lehenengo fasea, pausoz pauso
-Gazako Zerrendan Israelek egindako erasoaldia bertan behera utzi eta Israelgo Armada pixkanaka bertatik erretiratuko da.
-Hamasek bizirik eta hilda dauden bahitu guztiak entregatuko ditu, Israelek akordioa publikoki onartu eta 72 ordura. Trumpek ziurtatu du datorren astelehenean has daitekeela presoen trukea.
-Bizi osorako kartzela-zigorra duten 250 preso palestinar eta 2023ko urriaren 7az geroztik atxilotutako 1.700 gazatar baino gehiago askatuko dituzte.
-Hamaseko talde islamista armagabetzea.
-Gaza berreraikitzea.
-Trantsizio Gobernua eratuko da Gazan, Palestinako Estatua sortzeko etorkizuneko negoziazioei begira.
Nork negoziatu du akordioa?
Israelek eta Hamasek ez dute zuzenean hitz egin: negoziazioak Steve Witkoff Trumpek Ekialde Hurbilerako duen ordezkariak, Jared Kushner Trumpen suhiak eta Egipto, Qatar eta Turkiako bitartekariek egin dituzte.
Oztopoak
-Akordioa Trumpen planaren lehen zatia baino ez litzateke izango, eta Hamasek zati bat besterik ez du onartu.
-Aurreko astean, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak ukatu egin zuen Palestinako Estatua ezartzearen alde agertu izana.
-Aurretik, Hamasek uko egin dio armak uzteari, Palestinako Estatua sortu arte.
-Israelek eta AEBk ez dute aurreikusten Hamasek Palestinako Gobernuan parte hartzea.
Bi urteko genozidioaren balantzea
Hamasek Israelen aurka egindako erasoek bi urte bete dituzte astearte honetan, eta 1.200 hildako eta 250 bahitu utzi dituzte. 2023ko urriaren 7an Israelek Zerrendaren aurka egindako erasoaldiak 67.100 palestinar baino gehiago hil ditu, gazatarren arabera. Israelgo Armadak Gazan egindako erasoaldiak kritika ugari piztu ditu nazioarte mailan, bereziki laguntza humanitarioari egindako blokeoa dela eta.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.