Israelek Somalilandia Estatu gisa aitortu du, eta erabakiak nazioarteko gaitzespen zabala eragin du
Somaliako eskualde separatistaren subiranotasuna onartu duen NBEko lehen kidea da Israel. Hamasek salatu du Gazako Zerrendatik palestinarrak kanporatu eta eremu horretara bidaltzeko asmoa duela Israelek; ez dute halakorik onartuko, ohartarazi du.
Somalilandia, Somaliako eskualde separatista, "Estatu independente eta subirano" izendatu du ofizialki Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak. Horrenbestez, Somalilandiari estatu aitortza egin dion lehen herrialdea da Israel.
Somalilandia 1991an bereizi zen Somaliatik, baina autoproklamazioak ez du babesik izan nazioartean. Eskualdean bere konstituzio, moneta eta gobernua du, eta Somaliak berak baino garapen ekonomiko hobea eta egonkortasun politiko handiagoa du.
Israelen aitortzak gaitzespen irmoa eragin du nazioartean, bereziki Afrikan, mundu arabiarrean eta Txinan.
Netanyahuren bulegoak sare sozialen bidez zabaldutako testuan dioenez, "aitortza hau Trump presidentearen ekimenez sinatutako Abrahamgo Akordioen baitan dago". Iturri berberek azaldu dute Israelgo lehen ministroa Somalilandiako presidentearekin hitz egin duela eta bi herrialdeek euren lankidetza zabaltzea adostu zutela, besteak beste, "nekazaritzan, osasunean, teknologian eta ekonomia alorrean".
AEB bitartekari zela, Israelek, Arabiar Emirerri Batuek (EAU) eta Bahrainek 2020an sinatu zituzten Abrahamgo Akordioak, euren arteko harreman diplomatikoak hobetzea helburu. Ondoren, Sudan eta Maroko batu zitzaizkien.
Netanyahuren ildo beretik mintzatu da Gideon Saar Israelgo Atzerri ministroa X sarean. Nabarmendu duenez, "aitortza hau azken urtean izandako elkarrizketa zabal eta etengabearen emaitza da". Saar martxoan bildu zen lehen aldiz Abdirahman Mohamed Abdullahi Somalilandiako presidentearen ordezkariekin, eta ordutik hainbat goi mailako bilera izan dira, denak sekretuak, AEBko hainbat hedabidek zabaldutakoaren arabera. Horien esanetan, Ameriketako Estatu Batuak eta Israel Ekialdeko Afrikako hiru gobernurekin, Somalilandiakoarekin barne, jarri ziren harremanetan Gazako Zerrendatik kanporatutako palestinarrak bertara bidaltzeko.
Hamas: "Ez dugu gure herriaren lekualdaketa onartuko"
Hamas mugimendu islamista palestinarrak irmo gaitzetsi du Israelen aintzatespena, eta salatu du Gazako Zerrendako palestinarrak bertara bidali nahi dituela Netanyahuk. "Gure herria indarrez lekualdatzeko okupazioaren planak erabat gaitzesten ditugu, Somalilandia Gazako herriarentzat helmuga gisa erabiltzea barne", adierazi du mugimendu palestinarrak.
Hamasen iritziz, gertaera hau "aurrekari arriskutsua da, eta Palestinako lurra okupatzen duen erakunde faxista baten legitimitate faltsua lortzeko saiakera onartezina" .
Bestalde, Palestinako Aginte Nazionaleko Kanpo Arazoetako Ministerioak (Zisjordania okupatuaren zati batzuk gobernatzen ditu) ere gogor salatu du Israelen erabakia.
Nazioarteko gaitzespen argia
Somaliako Gobernuak gogor gaitzetsi du bere "subiranotasunari nahita egindako eraso hau, Israelen legez kanpo onartu nahi baitu Somaliako iparraldeko eskualdea. Somalilandia Somaliako Errepublika Federaleko lurralde subiranoaren zati integrala, banaezina eta besterenezina da", gaineratu du.
Hassan Sheikh Mohamud Somaliako presidenteak telefonoz hitz egin du Afrikako buruzagiekin, besteak beste, William Ruto Kenyako presidentearekin, Yoweri Museveni Ugandako presidentearekin, Samia Suluhu Hassan Tanzaniako presidentearekin eta Ismaïl Omar Guelleh Yibutiko presidentearekin, eta guztiek babesa erakutsi diotela.
Ildo beretik, Mahmoud Ali Youssouf Afrikako Batasunaren Batzordeko presidenteak gogorarazi du lurralde hori Somaliaren "zati integrala" dela oraindik ere. "Somaliaren batasuna, subiranotasuna eta lurralde-osotasuna ahultzeko edozein saiakerak Afrikako Batasunaren oinarrizko printzipioak urratzen ditu, eta aurrekari arriskutsua izan liteke, kontinente osoan bakea eta egonkortasuna lortzeko", azpimarratu du.
Txinak berak, Kuwaitek, Irakek (Arabiar Ligako txandakako presidentza du), Jordaniak eta Saudi Arabiak ere bat egin dute gaitzespen horrekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.