NBEko Segurtasun Kontseiluak premiazko bilera egingo du gaur, Israelek Somalilandia aitortu duela eta
Somaliak Tel Aviven aitortza "legez kanpoko erasoa" eta "Nazioarteko Zuzenbidearen aurkakoa" dela salatu du. Bestalde, Somalilandiak azpimarratu duenez, ez ditu Gazatik kanporatutako palestinarrak jasoko.
NBEko Segurtasun Kontseiluak urgentziazko bilera egingo du gaur, Israelek Somalilandia estatu gisa aitortu eta gero.
Danny Danon Israelek NBEn duen ordezkariak adierazi duenez, Tel Avivek ez die "eztabaida politikoei iskin egingo", eta "Israelek arduraz eta diskrezioz jokatzen jarraituko du, eskualdeen egonkortasunari laguntzen dioten kideekin lankidetza indartzeko".
Urtarrilaren 1ean Somaliak bere gain hartuko du Segurtasun Kontseiluaren hilabeteko txandakako Presidentetza. Horren ildotik, Hasan Sheij Mohamud Somaliako presidenteak Israelen jarrera salatu du. Horren esanetan, aitortza "legez kanpoko erasoa" eta "Nazioarteko Zuzenbidearen aurkakoa" da.
Somaliako buruzagiak hartu-emanak izan ditu Afrikako hainbat kiderekin, hala nola Djibutiko, Kenyako, Ugandako eta Tanzaniako presidenteekin eta Qatarko emirrarekin. Denek adierazi diote babesa, eta Israelen jarrera salatu dute.
Ekialde Hurbileko eta Afrikako 20 bat herrialde —Jordania, Iran, Irak, Libia, Nigeria eta Turkia, esaterako— Somaliarekin lerratu dira, aitortzak bakeari eta segurtasunari mesede egingo ez diola argudiatuta. "Ondorio larriak eduki ditzakeen aurrekaririk gabeko erabakia da", nabarmendu dute. Ildo beretik, Europar Batasunak Somaliaren batasuna, subiranotasuna eta lurralde-osotasuna "errespetatu" egiten dituela azpimarratu du.
Taiwan izan da salbuespena, Israelek hartutako erabakia txalotu baitu. Taiwango Kanpo Arazoetarako Ministerioak azaldu duenez, "Taiwan, Israel eta Somalilandia askatasun eta zuzenbide estatu balio berdinak dituzten kide demokratikoak dira".
Somalilandiak esan du ez dituela Gazatik kanporatutako palestinarrak jasoko
Bestalde, Somalilandiako Gobernuaren hitzetan, Israelek bere subiranotasuna aitortzeak ez du esan nahi Gazatik kanporatutako palestinarrak jasoko dituztenik. Hori da, hain justu, Hamasek atzo salatu zuena: Israelek Gazako herritarrak bertara eramateko egitasmoa zuela. Abdirahman Dahir Somalilandiako Atzerri ministroak KAN telebista kate israeldarrari eskainitako elkarrizketa batean adierazi duenez, "ez dugu inoiz negoziatu Gazatik kanporatutako jendea gurean hartzea. Hori esatea gezurra da, eta nahasmena sor dezake".
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.