Trumpek ohartarazi du Hamasek "ondorioak" izango dituela, desarmatu eta Gazako su-etenaren bigarren fasea desblokeatu ezean
AEBko presidenteak dio gai gehienetan bat datorrela Israelekin, Abrahamgo Akordioak zabaltzearen alde dagoela eta ohartarazi du ez duela onartuko Iranek botere militarra berreskuratzea.
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak eta Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak bilera egin dute astelehen honetan Floridan, Gazako su-etena eta Washingtonek bultzatutako bake-planaren etorkizuna hizpide hartuta. Bilera Trumpek Mar-a-Lagon duen egoitzan izan da, eta elkarrenganako laudorioak eta Hamasen armagabetzea izan dira solasgai nagusi.
Bileraren ostean, Trumpek berretsi egin du talde islamista armagabetzea ezinbesteko baldintza dela akordioaren bigarren fasera aurrera egiteko. “Hamasek armagabetu behar du”, adierazi du, eta hori egin ezean “ondorioak" egongo direla ohartarazi du. AEBko presidenteak adierazi du Hamasek epe “laburra” izango duela armak entregatzeko.
Trumpek Netanyahuren lidergoa goraipatu du, “gerra garaian dagoen lehen ministro” gisa definitu baitu, eta bi buruzagiak “ondorio askotara” iritsi direla azpimarratu du. “Gauza gehienetan ados gaude”, esan du. Hala ere, onartu egin du gai batzuetan ez datozela bat; Zisjordanian kolono israeldarren indarkeria, kasu.
Gazako bake-planaren bigarren faseak blokeatuta jarraitzen du, desadostasunak direla eta, besteak beste, Hamasen armagabetzea, Israelgo tropak gunetik erretiratzea eta behin-behineko gobernantza-eredua zehaztea. Su-etenaren lehen fasean, partzialki baino ez dute aplikatu, eta liskarrak mugatu egin dira eta bahitu gehienak askatu, baina adostutakoak bete ez izana elkarri leporatu dizkiote.
Irani dagokionez, Trumpek ohartarazi du litekeena dela Teheran bere programa nuklearra berreraikitzen aritzea, Estatu Batuek bonbardatu ez dituzten instalazioetan. “Iranek ikusi du boterea eta ospea murriztu egin zaiola, baina ezin dugu berreraikitzen utzi”, esan du. Errepublika Islamikoarekin hitz egiteko prest agertu da presidentea, baina Iranek misil balistikoak zein arma nuklearrak garatzen jarraitzen badu, Israelek eraso gehiago egitea babestuko lukeela esan du.
Era berean, Trumpek adierazi du Siriaren inguruan “elkar ulertzen” dutela, eta Israelen eta Siriako presidentearen arteko harremana hobetzeko lan egingo duela esan du. Libanori dagokionez, adierazi du Washingtonek gertutik jarraituko dituela Hezbollah armagabetzeko ahaleginak, eta “oso gaizki portatu dela” leporatu dio taldeari.
Bestalde, Netanyahuk nabarmendu du Trumpek argi hitz egin duela Palestinako Aginte Nazionalean erreforma sakonak egiteko beharrari buruz, eta gatazkaren ostean Gazan behin-behineko administrazio bat izateko ideia babestu du.
Presidente estatubatuarrak, gainera, Abrahameko Akordioak zabaltzearen aldeko apustua berretsi du eta Saudi Arabiak “uneren batean” haiekin bat egingo duela esan du. Txinak Taiwanetik gertu egin dituen maniobra militarren inguruan galdetuta, Trumpek garrantzia kendu die ariketa horiei eta ez dutela kezkatzen esan du.
Washingtonen eta Tel Aviven arteko koordinazioa erakusteko balio izan du bilerak, tentsio handiko testuinguru batean; izan ere, Gazako bake-prozesuak ez aurrera eta ez atzera jarraitzen du, eta Hamasek armak uzteari uko egiten dio.
Adierazpenak Hamaseko beso armatuak, al-Qassam Brigadek, astelehen honetan bertan adierazitako jarrera ez datoz bat; izan ere, Israelen “okupazioak irauten duen bitartean, herri palestinarrak ez die armei uko egingo” eta Israelen “krimentzat” jo duenari erantzuteko “berezko eskubidea” duela berretsi du, su-etena urratu izana leporatu baitio.
Netanyahuk, berriz, “oso emankortzat” jo du topaketa, eta landutako gai gehienetan bat egiten dutela nabarmendu du, nahiz eta Trumpek aitortu den-denean ez daudela ados, adibidez, Zisjordaniako kolonoen indarkerian. Hala ere, AEBko presidenteak esan du bi buruzagiek helburu bera dutela: “Bakea dugu Ekialde Hurbilean, eta horrela izaten jarraitzea nahi dugu”.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
"Artemis II", lurraren orbita utzi eta Ilargira bidean da jada
Bidai tripulatuak bueltan dira ilargi ingurura, 50 urteren ostean; hala ere, ez da lurreratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.