Trumpek eta Zelenskik aurrerapausoak eman dituzte Ukrainan bakea lortzeko bidean, baina akordiorik ez dute lortu
Floridan izandako bilerak Washingtonen eta Kieven arteko hurbilketa irudikatu du, baita Europako kide nagusiak berriro inplikatzeko asmoa ere. Hala ere, segurtasun-bermeei eta Ukraina ekialdeko lurraldeen egoerari buruzko funtsezko desadostasunak daude oraindik.
Donald Trump AEBko presidenteak eta Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak bake-elkarrizketan aurrerapausoak emateko mezua helarazi dute, Ukrainako gerrari amaiera emateko asmoarekin, Floridako Mar-a-Lago egoitzan hiru ordu baino gehiago bildu ostean. Tonu positiboa izan arren, bi aldeek onartu dute oraindik "kontu garrantzitsuak" daudela konpontzeko eta akordioa ez dagoela itxita.
Bilera Trumpen eta Vladimir Putin Errusiako presidentearen arteko elkarrizketa baten ondoren izan da, baita Zelenskiren eta AEBko Administrazioko arduradunen arteko hainbat berriketaldiren ondoren ere. Trumpen arabera, 20 puntuko bake-plan baten % 95 baino gehiago adostuta egongo litzateke, baina Donbassen etorkizuna eta su-etena argitu barik daude oraingoz.
Bileraren ostean, Trumpek eta Zelenskik iragarri dute AEBk, Ukrainak eta Errusiak osatutako lantaldeak sortuko dituztela, "datozen asteetan" akordio bat lortzeko. Talde horiek, alde batetik, segurtasunaren dimentsioa aztertuko dute, eta, bestetik, balizko itunaren alderdi ekonomikoak, baina ez dute zehaztu bilerak noiz eta non egingo diren.
Hitzorduan, gainera, bideo-deia egin dute Europako buruzagiekin, besteak beste, Ursula von der Leyen Europako Batzordearen presidentearekin, Mark Rutte NATOren idazkari nagusiarekin eta Alemaniako, Frantziako eta Erresuma Batuko buruzagiekin. Von der Leyenek nabarmendu du "aurrerapausoak" egin dituztela, baina adierazi du Europak Kievi segurtasun-berme sendoak eskatzen dizkiola.
Ildo beretik, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak iragarri du Boluntarioen Koalizioko herrialdeak bilduko dituela Parisen, urtarrilaren hasieran, bake-akordioaren ostean estatuek segurtasun-misiorako zer ekarpen egin beharko duten zehazteko.
Kremlinek baieztatu du, era berean, Putinek AEBko lantaldeak sortzeko proposamena onartu duela, eta ez du 20 puntuko plana onartu. Planak Ukrainari eraso ez egiteko ituna eta NATOren segurtasun bermeak dakartza. Lurraldeei dagokionez, Kievek proposatu du frontearen egungo lerroa bere horretan uztea eta haren menpe dagoen Donetsk eskualdeko zati batzuetan gune desmilitarizatu bat ezartzea.
Bestalde, Zelenskik adierazi du Ukraina bakerako prest dagoela, eta aurreratu du dokumentu batzuk adostu egin dituztela eta batzuk adostear daudela, eta, gainera, atea ireki duela, Washingtonen presiopean, hauteskundeak egiteko edo akordioari buruzko erreferendum bat egiteko.
Trumpek esan du datozen asteak erabakigarriak izango direla: "Aurrerapausorik lortzen ez badugu, jendeak borrokan eta hiltzen jarraituko du, eta ez dugu hori gertatzea nahi", ohartarazi du AEBko presidenteak.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
"Artemis II", lurraren orbita utzi eta Ilargira bidean da jada
Bidai tripulatuak bueltan dira ilargi ingurura, 50 urteren ostean; hala ere, ez da lurreratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.