Epsteinen paperetan jasotakoak gizateriaren kontrako krimentzat har daitezkeela esan du NBEk
Inpunitate osoz aritzen zen enpresa kriminal bat zela diote kasua aztertu duten errelatoreek. Sexu-esklabotza, bortxazko desagertzea, tortura eta feminizidioa, besteak beste, egin direla frogatzeko moduko dokumentuak daudela ziurtatu dute.
Jeffrey Epstein pederastaren artxiboetan emakumeen eta neskatoen aurka jasotzen diren sexu-erasoak gizateriaren kontrako krimentzat har daitezkeela esan du Nazio Batuen Erakundeak (NBE). Inpunitate osoz aritzen zen enpresa kriminal bat zela diote kasua aztertu duten errelatoreek, gaur zabaldutako ohar batean.
Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Gobernuko Justizia Departamenduak joan den urtarrilaren 20an argitara emandako dokumentuak aztertu ditu aditu talde batek, eta ondorioa garbia da: gizateriaren aurkako krimenak egon ziren zantzuak daude, eta egileek inpunitate osoz jardun zuten.
Errelatoreen arabera, Epsteinen artxiboek erakusten dute sexu-esklabutza, ugalketa indarkeria, tortura, feminizidioa, bortxazko desagertzea eta tratu iraingarria jasan zutela pederastia sarearen esku egon ziren emakumeek. Nazioarteko zein tokiko auzitegiei dei egin diete adituek, ustezko krimenak epaitu ditzaten. Esan dutenez, arrazakeria, ustelkeria, supremazismoa, muturreko misoginia eta emakumeen deshumanizazioa nahasten ziren testuinguru batean izan ziren erasoak.
Hori guztia dela eta, ikerketa independentea eta inpartziala eskatu dute, halako krimenak horren luze nola gertatu ziren argitzeko. Erantsi dute beharrezkoa dela "gobernuek esku hartzea, egileak zigortzeko", inor ez dagoelako "legearen gainetik".
Bestalde, artxibo horien zabalkundean izandako "akats larriak" ere gaitzetsi dituzte, biktimei buruzko "informazio pribatua" hedatu zelako. "Emakume horien pribatutasuna ez babesteak arriskuan jartzen ditu biktimak".
Gaur zabaldutako agiria sinatu dutenen artean Reem Alsalem, Ana Brian Nougreres eta Gina Romero daude, emakumeen eta neskatoen kontrako indarkeriaren, pribatutasunaren eskubidearen eta elkartze askatasunaren errelatoreak, hurrenez hurren.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.
Iranek ukatu egin du su-etena proposatu duenik eta Trumpen adierazpenak "faltsuak" direla esan du
Trumpek sare sozialetan iragarri du Iranek su-etena eskatu duela eta eskaera aintzat har dezakeela Ormuzeko itsasartea irekitzea ahalbidetzen badu.
Hainbat hildako eta zauritu Israelek Beiruten egindako eraso olde baten ondorioz
Duela hilabete inguru Israel eraso gogorrak egiten hasi zen Libanon, airez ez ezik, baita lurrez ere. Orotara, 1.200 pertsona baino gehiago hil ditu bertan Israelgo armadak, eta 3.700, zauritu. Gainera, milioi bat lagunek utzi behar izan dute euren etxea.