Gerra Ekialde Hurbilean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek

Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.

Logo Amazon

Irango Guardia Iraultzaileak bere gain hartu du ostegun honetan Amazonek Bahrainen duen konputazio-zentro baten aurkako erasoa, ia hogei enpresa handiren (horietako asko teknologikoak) aurka eraso egin zezakeela mehatxu egin eta bi egunera.

"Gure hitza betetzen dugu eta irandarren hilketei erantzuteko, espioitza teknologiaren eta enpresa terroristen aurkako lehen ekintzan, Amazonek Bahrainen duen hodeiko konputazio zentroari eraso eta suntsitu egin dugu", iragarri dute Irango indar armatu horiek.

Testuinguru horretan, "etsaiari egindako lehen ohartarazpen praktikoa" izan dela adierazi du, Iranen abisuei jaramon egiteko eta hilketak bertan behera uzteko eskatu die.

"Askoz zorrotzago zigortuko ditugu iragarri ditugun hurrengo enpresak, eta enpresa horiek eskualdean erabat suntsitzearen erantzukizuna AEBko presidentearena berarena da", adierazi dute, Donald Trump aipatuz.

Guardia Iraultzaileak, izan ere, Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing eta Tesla enpresen eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean. Teheranek operazio terroristetan parte hartzea leporatzen die konpainia horiei. "Zuek eta zuen aliatu israeldarrek Irango hainbat herritar hil dituzue", ohartarazi zien Irango Gobernuak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X