EKIALDE HURBILA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Global Sumud Flotilla ezin izan da Gazarantz abiatu eguraldi txarragatik

Azkenean, ez dira oraindik Siziliarantz joango, eta Bartzelonako portu batetik bestera lekualdatuko dira, egoerak hobera egin arte.

GRAFCAT1040. BARCELONA (ESPAÑA), 10/04/2026.-Aspecto de uno de los barcos de la Global Sumud Flotilla,   anclados en el Moll d'Espanya del Port de Barcelona antes de su partida hacia Gaza el próximo domingo desde Barcelona. EFE/Marta Pérez

Flotillaren itsasontzi bat, Bartzelonan. Argazkia: EFE

Global Sumud Flotilla igande honetan abiatzekoa zen Bartzelonako Port Vell portuko Moll de la Fusta moilatik Gazarantz, baina azkenean ez da nazioarteko uretan sartuko, eguraldiak Gazarako zeharkaldia hastea eragozten duelako, eta Bartzelonako beste portu batean amarratuko dute.

Hala azaldu dute Global Sumud Flotillako ekintzaile nagusiek, Bartzelonan, Port Vell portuan, 13:00etan ontzidia abiatu aurretik eman duten prentsaurrekoan.

"Gure asmoa nazioarteko uretaraino irtetea eta Siziliara joatea zen, baina eguraldiak ez digu uzten", eta, beraz, "ontzidia Moll de la Fustatik (Port Vell) abiatu, eta Bartzelonako beste portu batera joango da", azaldu du Global Sumud Flotillako Thiago Avilak.

Avilaren ustez, gaurko eguna "historikoa" da, 2025eko abuztuko misioan baino itsasontzi gehiago mobilizatu direlako, 1.000 pertsonatik gora daramatzaten hainbat herrialdetako 70 ontzitan. Tripulatzaileek arriskuak hartuko dituztela onartuta ere, honakoa erantsi du: "Palestinako herriak 80 urte daramatza arriskuan".

"Gobernuek huts egin dute"

Global Sumud Flotillako kideek kritikatu dutenez, "gobernuek huts egin dute" Gazan, eta berehala ekiteko deia egin dute.

Susan Abdellah errefuxiatuak bere esperientzia azaldu du, "infernua" izan dela esanez: "Bakea dagoela uste duzunean, ez dago inoiz bakerik. Zure etxea eta bizitza osoa utzi behar dituzu. Zer daramazu zurekin?".

Sümeyra Akdeniz Orduren esanetan, Gazako herria "garbitu eta ezabatu dute, zentzu zabalean; ozen eta argi esan behar da, genozidioa da", eta "estatuek eta erakundeek huts egin dute".

Muhammad Nadir Al-Nurik dei egin die "munduko liderrei egiten dutena baino gehiago egiteko, zuzen jokatu eta orain egin behar dute", eta Gazako herriak osasunerako eta hezkuntzarako sarbiderik ez duela azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X