Artemis II misioko astronautak: "Esperientzia errepikaezina izan da, handiegia"
Itsasoratu ostean egindako lehen agerraldi publikoan, hunkituta azaldu dute Ilargiaren inguruan egin duten 10 eguneko bidaia historikoa. Txalo zaparrada ugari jaso dituzte.
Wiseman, Glover, Koch eta Hansen, agerraldian. Argazkia: EITB
NASAren Artemis II misioko eskifaia Lurrera itzuli da, Ilargiaren inguruan 10 eguneko bidaia historikoa burututa. Lau astronautek nabarmendu dutenez, "esperientzia errepikaezina izan da, gorputz bakar batentzat handiegia". Bidaiak "betiko batuta" utzi dituela esan dute.
NASAko hiru astronautak —Reid Wiseman, Victor Glover eta Christina Koch— eta Kanadako Espazio Agentziakoa —Jeremy Hansen— Ozeano Barean itsasoratu ziren atzo. Houstonera eraman zituzten gero, osasun azterketak egitera, ongietorri jendetsua jaso zuten ondoren Johnson Espazio Zentroan, eta senitartekoekin elkartu ziren jarraian, misio hori hasi zenetik lehen aldiz.
Lurrera itzuli ondoren egindako lehen adierazpen publikoetan, Reid Wiseman misioaren komandanteak apartekotzat jo du bidaia: "Betiko batuta geratu gara, eta Lurrean izan direnek ez dute inoiz jakingo laurok pasatu duguna; bizitzan gertatuko zaidan gauzarik bereziena izan da". Alabaina, zailtasunak ere izan ditu gogoan: "Jaurtiketa egin baino lehen, munduko ametsik handiena zirudien, eta han geundela, familiarekin eta lagunekin itzuli besterik ez genuen nahi. Berezia da gizakia izatea, eta berezia Lur planetan egotea".
Christina Koch espezialistak ere taldearen kohesioa azpimarratu du: "Tripulazioa beti presente dagoen taldea da, gertatzen dena gertatzen dela ere (...) lotura eder eta leial batek ezin bananduta". Hunkituta, hitzik gabe geratu da agerraldiaren une batean. "Lur planeta ñimiñoa ikusteak barik, hura inguratzen duen belztasuna begiztatzeak" eragin dio zirrara handiena, bere esanetan.
Victor Gloverrek esan duenez, oraindik ez du egindakoaren tamaina barneratu. "Bizitakoa deskribatzen saiatzea erronka da, baina hortaz harago, eskertuta nago ikusi dugunagatik, egin dugunagatik eta nire kideekin egoteagatik. Handiegia da gorputz bakar batentzat", adierazi du emozionatuta.
Antzera mintzatu da Jeremy Hansen ere. Horren arabera, "ikusi duzuena ekarpena egiten gozatzen ari zen pertsona talde bat da (...) Islatzen zaituzten ispilua gara, eta ikusten duzuena gustuko baduzue, begiratu pixka bat harago. Hau zuon isla da".
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.