Frantziako hauteskundeak
2017/05/15 - 17:35
Edouard Philippe kontserbadorea, Frantziako lehen ministro berria
Lehen aldiz, hauteskundeak irabazi ez dituen alderdi bateko politikari bat izango da Frantziako Gobernuko presidente. Kontserbadoreen babesa lortu nahi du horrela Macronek.
2017/05/14 - 14:17
Emmanuel Macron: 'Europa erreformatu eta berrantolatuko dugu'
François Hollanden lekukoa hartu du Macronek, eta Frantziako V. Errepublikako presidente berria bihurtu da gaur Eliseo Jauregian izandako inbestidura-ekitaldian.
2017/05/14 - 13:49
Macron: 'Itxaropena eta garaipen-espiritua aukeratu dituzte frantziarrek'
Emmanuel Macronek presidente kargua hartu du igande honetan, Hollanderi lekukoa hartuta. Frantziako V. Errepublikako estatuburu gazteena bihurtu da Macron.
2017/05/14 - 01:26
Macron Frantziako presidente gazteena bihurtuko da ofizialki gaur
Astelehenean Alemaniara bidaiatuko du estatuburu gisa egingo duen lehen bidaia ofizialean, Angela Merkelekin biltzeko.
2017/05/12 - 10:22
Frantzia, hirugarren itzuliaren zain
Hilabete barru hauteskunde legegileak dituzte Frantzian. Hitzordu erabakigarria da Macronentzat. Hautagai gazteak eta esperientzia politikorik gabeak bildu ditu oraingoz.
2017/05/11 - 23:19
Macronek kanpoan utzi du Valls, baina ez da horren barrutian lehiatuko
LREk iragarri du 577 barrutietako 428tan aurkeztuko dituztela hautagaiak, eta tartean 24 diputatu sozialista izango direla.
2017/05/09 - 10:49
Valls, Macronen alderdiko hautagai Frantziako hauteskunde legegileetan
Lehen ministro ohiak bazter utzi du Alderdi Sozialista, eta "alderdi zaharrak hilzorian edo hilda" daudela adierazi du.
2017/05/09 - 10:28
Xanpaina Europaren egunean
Gaur Europaren eguna da, eta Europar Batasuneko agintariek pozez ospatuko dute Macronen garaipenaren ostean. Ez daitezela, baina, xanpainarekin pasatu.
2017/05/09 - 01:00
Macron hauteskunde legegileen bila, aurkarien zalantzen aurrean
La Republique en Marche izango da En Marcheren izen berria, eta Estatuko 577 barrutietan aurkeztuko ditu hautagaiak.
2017/05/08 - 16:42
Botere eskualdaketa igandean egingo dutela baieztatu du Hollandek
Presidente hautetsi berriak ez diola traizio egin uste du Frantziako presidenteak. Dena den, ez dela haren oinordekoa azpimarratu du.
2017/05/08 - 15:54
Macron garaile, Ipar Euskal Herrian
Ipar Euskal Herrian Macronek garaipen handia lortu du, Frantzian baino 10 puntu gehiago lortu ditu. Botoen % 70 inguru lortu du hiri garrantzitsuenetan.
2017/05/08 - 13:00
Europak arnasa hartu du Macronen garaipenaren ostean
Merkatuek ere harrera ona egin diete Frantziako presidente hautetsiaren emaitzei. Munduko potentzia nagusien ordezkariek ere zoriondu dute Macron.
2017/05/08 - 11:33
Emmanuel Macron, Frantziako presidenterik gazteena
Hollanderen Gobernuan Ekonomia ministro izandakoa Eliseora iritsi da, "En Marche!" (Martxan) anglosaxoi estiloko mugimendu liberalak hauspotuta.
2017/05/08 - 10:33
Macronek irabazi ditu Frantziako hauteskundeak, botoen % 66,06 eskuratuta
Emmanuel Macronek Marine Le Pen garaitu du, behin betiko emaitzen arabera, bozen % 66,06 eskuratu baitu, hots, bere aurkariak baino 30 puntu baino gehiago (% 33,94).
2017/05/08 - 10:26
Macronek gauza asko azaldu behar dizkio Merkeli
Europar Batasunak duen irudi txar hori desegin behar du. Horretarako, lehenbailehen alboratu behar du indarrean dagoen neurrigabeko austeritatea.
2017/05/08 - 09:53
Macron: 'Egindakoak ez dauka aurrekaririk'
Hurrengo igandean hartuko du Frantziako gidaritza Macronek, 25. presidente izendatuta. Botoen % 66,06 jaso ditu; Le Penek, % 33,94.
2017/05/07 - 23:04
Le Penek porrota onartu du, baina emaitza 'historikoa' dela dio
Parisen bildutako jarraitzaileen aurrean, hautagai ultraeskuindarrak eskertu egin du "11 milioi nazionalistaren babesa".
2017/05/07 - 22:01
Emmanuel Macron izango da Frantziako presidente berria
Macronek 20,7 milioi boto baino gehiago jaso ditu (% 66,06), Le Penen alde egin duten 10,6 milioi frantziarren aurrean.
2017/05/07 - 19:11
Macronek irabaziko luke, Europako hainbat hedabideren arabera
Hautagai sozioliberalak irabaziko luke bigarren itzulian, botoen % 60 lortuta, Belgika eta Suitzako hainbat komunikabidek aditzera eman dutenez.
2017/05/07 - 18:03
Poliziak Louvreko zabalgunea berrireki du denbora batez hustu eta gero
Emmamuel Macron sozioliberalak leku horretan ospatuko du hauteskundeen bigarren itzuliko emaitzak ezagutzera emateko ekitaldia.