Emmanuel Macron izango da Frantziako presidente berria
Emmanuel Macron Frantziako Errepublikako presidente bihurtu da igande honetan, bigarren itzulian irabazita. Hala, hautagai sozioliberalak Marine Le Pen Fronte Nazionaleko buruzagia garaitu du, behin betiko emaitzen arabera, bozen % 66,06 eskuratu baititu; hots, bere aurkariak baino 30 puntu baino gehiago (% 33,94).
Hala, Macronek 20,7 milioi boto baino gehiago jaso ditu (% 66,06), Le Penen alde egin duten 10,6 milioi frantziarren aurrean.
Garaipenaren berri izan ostean emandako hitzaldian, "Frantzia eta Europa defendatuko ditut", esan du Macronek. "Ireki den orria esperantzarena eta berreskuratutako konfiantzarena izatea espero dut", gaineratu du Frantziako presidente aukeratu berriak.
Ondoren, "agur errepublikarra" bidali dio Marine Le Peni, gaurko bozketan izan duen aurkariari. Hautagai ultraeskuindarrari botoa eman diotenen "errealitatea" ezagutzen duela azaldu du, eta "desberdintasunaren aurka borrokatzen" eta "nazioaren batasuna bermatzen" saiatuko dela adierazi du.

Emaitzak garbi utzi du aurreikuspen guztiak bete direla, inkesta orok Macron jotzen baitzuten irabazle. Horrenbestez, orain arte Frantziako V. Errepublika gidatu duen presidente gazteena izango da. 39 urte baino ez dituela, Hollanderen Gobernuko Ekonomia ministro ohiak denbora gutxian egin du aurrera, eta gaur gaueko garaipenarekin berretsi du gorakada.
Macronek 2016an abiatu zuen "En Marche!" (Martxan) mugimendu politikoa, Barack Obamak AEBn egindako kanpainan oinarrituta, eta abuztuan Hollanderen Gobernua utzi zuen eta presidente izateko bideari ekin zion.
Le Penek Macron zoriondu du
Marine Le Pen alderdi ultraeskuindarreko hautagaiak Macron zoriondu du, Frantziako presidentea aukeratzeko hauteskundeetan lortutako garaipenagatik.

20:00ak aldera egindako agerraldian azaldu duenez, Macroni deitu dio zoriontzeko eta herrialdeko presidente gisa izango dituen erronketan "zorte ona" opa diola esateko.
Bigarren itzuliaren hauteskunde eguna
45 milioi frantziar baino gehiago zeuden deituta gaur botoa ematera Frantziako presidente berria hautatzeko hauteskundeetan. Emmanuel Macron sozioliberalaren eta Marine Le Pen ultraeskuindarraren artean hautatu behar zuten François Hollande ordezkatzeko.
Frantziako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, Frantziako presidentetzarako hauteskundeetako bigarren itzuliaren parte-hartzea % 65,3koa izan da 17:00ak arte (15:00 GMT). Apirilean izandako lehen itzuliarekin alderatuta, 4 puntu gutxiago dira (orduan % 69,42k eman zuten boza).
Lehen itzulia
Macronek aurreikuspenak bete zituen joan zen apirilaren 23an (presidentetzarako hauteskundeen lehen itzulia) eta botoen % 24,01 eskuratu zituen. Fronte Nazionalaren agintariak ere bigarren itzulira sailkatzea lortu zuen, bozen % 21,30 lortuta, inkestek aurreratzen zutena betez.
Kanpaina kalapitatsua
Frantzian gogoratzen duten inoizko kanpaina kalapitatsuenak amaiera zaratatsua izan du. Izan ere, Macron Ekonomia ministro ohiak duela urtebete sortu zuen mugimenduak atzo salatu zuenez, hainbat barne dokumentu lapurtu dizkiote eta sare sozialetan zabaldu dituzte faltsuak dien beste zenbaitzuekin batera "zalantza eta desinformazioa" hedatzeko asmoz.
Zure interesekoa izan daiteke
Girondako sutea berraktibatu da fokuetako batean, eta beste 4.000 turista ebakuatu dituzte
Sutea gaur gauetik dago egonkortuta, baina agintariak fenomeno meteorologiko kaltegarrietarako prestatzen ari dira. Puntu horietako bat berriro aktibatu da haizearen norabidea aldatu da eta.
Gutxienez hildako bat eta dozenaka zauritu utzi ditu Japon hego-mendebaldea astindu duen 7,1 indarreko lurrikarak
Kumamotoko merkataritza-gune batean leherketa izan da, eta baliteke hildako gehiago egotea. Tsunami alerta bertan behera utzi dute.
15 urteko mutil bat atxilotu dute Seattleko tiroketarekin lotura duelakoan
Gutxienez hiru pertsona hil eta lau zauritu ziren gastronomia-jaialdi ezagun batean izandako tiroketan. Poliziak bigarren susmagarri baten bila jarraitzen du.
Macronek iragarri du Landetako sutea "kontrolpean" dagoela, baina Girondakoak "oso gogor" jarraitzen duela
Girondako departamenduan piztutako sutearen harira, Eliseoko buruak esan du "borrokan" jarraitzen dutela. "Egonkortu egin da, gutxigorabehera, baina oso gogorra izaten jarraitzen du, eta oso zuhurrak izan behar gara datozen orduetan eta egunetan", ohartarazi du.
Iranen aurkako bonbardaketak gelditzeko agindu du Trumpek, akordio bat negoziatzeko
Hala ere, ohartarazi du erasoei berriro ekingo diela elkarrizketek porrot egiten badute.
Gutxienez hiru pertsona hil eta lau zauritu dira tiroketa batean Seattle hirian
Tiroketa gastronomia jaialdi batean gertatu da. Alkatearen arabera, pertsona bat atxilotu dute gertaerarekin lotura duelakoan.
Kolonoek izua zabaltzen jarraitzen dute, Israelgo Gobernuak Zisjordaniaren aurkako setioa larriagotzen duen bitartean
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroak iragarri du "terrorismoaren aurkako" operazioak datozen asteetan ere luzatuko direla. Palestinako Aginte Nazionalak "premiazko nazioarteko interbentzioa" eskatu du.
Girondako suteak 240 etxebizitza suntsitu ditu eta 75 suhiltzaile zauritu dira
42.000 hektarea kiskali ditu jada, eta 220.000 pertsona ebakuatu behar izan dituzte. Agintariek, hala ere, baztertu egin dute Bordele husteko aukera, oraingoz. Macron presidenteak ministerio arteko bilera deitu du astelehen goizerako, krisia aztertzeko.
Poliziak larunbateko harrapaketaren ustezko egilea hil du, tiroz, Berlinetik gertu
Abdul Ballout 21 urteko gizonari urtebete eta hamar hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten maiatzean, Sirian Estatu Islamikoarekin bat egiten saiatzeagatik.
A63 errepidea itxi dute Baionan, Bordelerako noranzkoan, Gironda eta Landetako suteengatik
Sophie Broca Girondako prefetak bertara ez joateko eskatu die turistei. Gainera, iragarri du ez duela baimenduko "ebakuatuak itzultzea, ezta inguruko lan-jarduera garatzea ere", gutxienez astelehenenera arte.