Abian da Euskal Encounter, 5.000 teknologia zale baino gehiago bilduko dituen hitzordua
Makrotopaketaren 33. edizioa uztailaren 24tik 27ra izango da, eta 200 jarduera inguru izango ditu publiko guztientzat. Lau egunez, BECeko 5. pabiloia komunitate digital handi bihurtuko da, milaka teknolgia zaleren gozamenerako.