Goseteak 120 hildako baino gehiago utzi ditu jada Gazan
Laguntza humanitarioko erakundeen arabera, bost urtetik beherakoen eta haurdun daudenen % 25ek desnutrizioa dute.
Laguntza humanitarioko erakundeen arabera, bost urtetik beherakoen eta haurdun daudenen % 25ek desnutrizioa dute.
Bi bidaiari atxilotu dituzte galdekatzeko, mehatxuaren berri ematerakoan nolabaiteko erantzukizuna izan dezaketen susmoa izan baitu Poliziak. Hegazkina eta ekipajeak "zorrotz" miatu ondoren, agintariek baieztatu dute ez dagoela lehergailurik. Arratsaldea osoa bertan pasa ostean, azkenean, Euskal Herrian 21:00ak zirenean abiatu da hegazkina Lisboatik Bilborantz.
"Aurrekontu murrizketa masiboak ikusten ari gara, bereziki Estatu Batuetatik, Erresuma Batutik eta Europar Batasunetik, desnutrizioa duten haurren tratamenduan benetako eragina izaten ari diren murrizketak", esan du ohar batean Ahmed Aldikhari Nigeriako MSFko ordezkariak.
Hainbat esaldi margotu dituzte herriko frontoiko paretetan; horien artean, "hilda hobe", “Vicente Zupiria txakurraren jabia”, “ertzainak borroka tiro en la boka” eta “ertzaina exterminio”.
Sata Azores Airlines konpainiako hegaldiak larrialdiko lurreratzea egin du Lisboan. Bertako Poliziak hegazkina hustu eta lehergailuak bilatu ditu, baina ez du ezer aurkitu. Gainerako bidaiariek Lisboan jarraitzen dute, Bilbora noiz ekarriko dituzten zain. Iker Gomezek grabatutako irudiak.
Ostiral gauetik eskozian da Trump. Bost egunez izango da bertan, eta Turnberryko bere golf zelaietan jolasten aritu da larunbatean. Keir Starmer eta Ursula Von der Leyenekin bilduko da egunotan AEBko presidentea. Bitartean, baina, euren haserrea eta desadostasuna agertu dute ehunka eskoziarrek Edinburgoko eta Aberdeeneko kaleetan; Palestinaren aldeko eta etorkinen aldeko afixak zituzten eskutan horietako askok.
Aitor Zabalgogeaskoa MSFko koordinatzaileak Gazatik kontatu digunez, ahulenek, lehendik egoera okerrena zutenek, ezin dute jada Gazako janari-faltak eragindako egoera gainditu. Dagoeneko 125 pertsona hil dira gosez, horietatik 11 ume azken orduetan.
Hainbat agentziek entzun ahal izan duten audio batean, gizon batek eta emakume batek Garciari kontatzen dizkiote PSOErekin lotutako bi pertsonak jatetxe batean 55 minutuz izandako elkarrizketaren xehetasunak.
Zerbitzuko langileek manifestazioa egingo dute berriro astelehen honetan, elkarrizketarik eza salatzeko eta hitzarmen propioa eskatzeko.
Mugarik Gabeko Medikuek, Gurutze Gorriak eta Nazio Batuen Erakundeak ostiral honetan ohartarazi dutenez, Gazako Zerrendan goseteak gora egin du, eta Israelen erasoaldia hasi zenetik 120 pertsona baino gehiago hil ditu desnutrizioak. Erakunde humanitarioek adierazi dutenez, bost urtetik beherakoen eta haurdun dauden emakumeen % 25ek malnutrizioa dute, eta arrazoi horrengatik Gazan dituzten kliniketan erregistratutako palestinarren kopurua laukoiztu egin da bi hilabete eskasetan.