Gutxienez 40 pertsona hil dira Errusia ekialdean, hegazkin bat lurrera erorita
40 bidaiari baino gehiago zeramatzan hegazkin batek istripua izan du Errusiako Amur eskualdean, eta lehen informazioen arabera, denak hil dira. Angara konpainiaren hegazkina Blagoveschensk eta Tynda hirien arteko hegaldia egiten ari zen, erori denean.