Gorde
Kendu nire zerrendatik

Izotza nagusi gauean Euskal Herrian

Goizaldean, tenperatura minimoak oso baxuak izango dira, eta abisu horiak izango dira ia lurralde osoan. Egunez, elurra bereziki barnealdean bota du, baina itsasotik gertu ere ikusi dira elur-malutak. Indarrean dago Neguko Bidezaintza Plana.

18:00 - 20:00

Elurra Urkiolan. Argazkia: Itziar Izurieta

Denboralea baretuta, errepideetako egoerak ere hobera egin du.
Iluntzean, hotza eta izotza aurreikusten dira. Abisu horiak goizera edo eguerdira arte egongo dira aktibatuta.
Neguko Bidezaintza Plana martxan da eta bigarren mailako errepideetan eta mendateetan adi gidatzeko gomendioa egin dute eta errepidera ateratzerako bideen egoeraz informatzeko. 

Abisu horiak tenperatura baxuengatik eta izotzagatik

Egun zuri baten ondoren, goizaldean Euskalmetek, Aemetek eta Meteofrancek hotzean eta izotzan jarri dute arreta. Abisu horiak aktibatuta egongo dira, toki batzuetan eguerdira arte.

Nafarroaren zati gehienean (erdialdean, Kantauri isurialdean eta Pirinioan), tenperatura baxuak eta izotzagatiko abisu horia izango da urtarrilaren 7ko, asteartea, 9:00ak arte.

Bizkaian eta Gipuzkoan, Euskalmetek 10:00etan utziko du bertan behera abisua, hotza eta izotzagatik.

Ipar Euskal Herrian, 11:00etan kenduko dute abisu horia; kasu honetan, elurra eta izotzagatik.

Araban iraungo du gehien abisuak: 12:00ak arte, tenperatura baxuengatik eta izotzagatik. Gainera, 9:00etatik 15:00etara, lurraldea abisupean egongo da, oraingoan elurragatik.

Autobus zerbitzua bertan behera Iparraldeko barnealdean

Ipar Euskal Herrian, bihar, gaur bezala, barnealdeko autobus zerbitzua bertan behera egongo da, izotzagatik.

Hain zuzen, hori izan da gaur, laneguna, 6.000 bat haur eskolarik gabe geratu izanaren arrazoia.

Nafarroako errepideen egoera

Bigarren mailako lau errepide itxita daude Nafarroan: NA-137 errepidea (Burgi-Izaba-Zuberoa) 47. kilometroan, Juan Pito benta parean; NA-2011 (Salazar-Zuberoa), 7. kilometrotik; NA-7510 (Aralarko San Migel), 4. kilometrotik, eta NA-2012 (Otxagabia-Irati), 7. kilometrotik.

Gainera, NA-137 errepidean, 33. kilometrotik aurrera, derrigorrezkoak dira kateak.

Bukatu dira elurragatiko abisu horiak

Euskalmetek bukatutzat eman ditu elurragatiko abisu horiak, eta abisu horia aktibatu du hotzagatik eta izotzagatik Araban. 21:00etatik aurrera Bizkaian eta Gipuzkoan ere aktibatuta egongo da.

Soilik bi mendatek itxita jarraitzen dute EAEn

Errepideetako egoera hobetuz doa, prezipitazioak gutxituz joan ahala. Kateak derrigorrezkoak dira Deskargan, Opakuan eta Zaldiaranen, eta itxita mantentzen dituzte Biskoganako eta Herrerako mendateak.

EAEko errepide-sarearen egoera

Kontuz gidatzea espatzen dute, batez ere Araban. Deskargako mendatean, Gipuzkoan, kateak derrigorrezkoak dira. Beste hiru mendate itxita daude: Biskogana, Opakua eta Herrera.

Gipuzkoan, 200 metrotik gora zuritu du batez ere, baina baita maila baxuagoan ere

18:00 - 20:00

EAEko errepideen egoera

Araban itxita dago Opakua eta kateak behar dira Herreran (duela gutxi zabaldu dute errepidea) eta Las Conchasen. Elurra edo izotza dago gainerako mendate guztietan: Aiurdin, Altube, Azazeta, Barrerilla, Bernedo, Garate, Gasteiz, Gatzaga, Kurtzeta, Urduña eta Zaldiaranen baita A-1ean eta bigarren mailako beste errepide batzuetan ere.

Gipuzkoan kateak behar dira Deskargan, eta elurra edo izotza dago honako mendateetan: Arlaban, Arrate, Artikutza, Azkarate, Bidainia, EItzaga, Etzegarate, Gatzaga, Lizarrusti, Mandubia, Pagatza eta Udana. Baita A-15ean ere eta AP-1ean Arrasate eta Eibar artean. 

Bizkaian itxita dago Bikosganako mendatea,m kateak behar dira Barazarren eta elurra/izotza dago Arrangizganan (Trabakua), Kanpazarren, Pagatzan eta Urkiolan.

Altuben jo eta su dabiltza makinak, elurra kentzen

18:00 - 20:00

Urkiolan zuri-zuri errepideak, basoak eta zelaiak

18:00 - 20:00

Kateak bederatzi puntutan eta bi errepide itxita Nafarroan

Kateak derrigorrezkoak dira NA-137tik (Burgi-Izaba) ibiltzeko 45. kilometrotik aurrera Hagako Matan; NA-138tik (Iruña-Frantzia Alduidesetik, Urkiagako mendatean); NA-2520tik (Olagüe-Zubiri), Egozcueko mendatean; NA-1210tik (Arraitz-Endarlatsako bentak), Belateko mendatean; NA-1740tik (Irurita-Eugui) eta Artesiagako mendatean.

Era berean kateak behar dira NA-2600 errepidean Erratzu-Frantzia; NA-1310ean Bera-Frantzia (Ibardindik); NA-7510¡ean Aralarko San Migelera 4. kilometrotik; eta NA-120an (Lizarra-Beasain) Lezaungo 15. kilometrotik.

Bigarren mailako bi errepide ere itxita daude, Salazar-Frantzia NA-2011 errepidea 7. kilometrotik aurrera, Larraingo mendatean; eta Otsagabia-Irati NA-2012 errepidea 7,2. kilometrotik, haizeteengatik, Foru Gobernuak jakinarazi duenez.

EAEko errepideen eta mendateen informazio eguneratua

Araban itxita daude Herrera eta Opakua. Kateak behar dira Altuben, Azazetan, Barrerillan, Bernedon, Gasteizen, Gatzagan, Kurtzetan, Urduñan, Zaldiaranen eta Las Conchasen, eta elurra/izotza dago Aiurdin, Altube,  eta Garateko mendateetan, baita A-1ean eta bigarren mailako beste errepide batzuetan ere.

Gipuzkoan itxita daude Arantzazu eta Arrateko mendateak. Deskargan eta Udanan kateak behar dira, eta elurra/izotza dago Arlaban, Artikutza, Azkarate, Bidaina, Eitzaga, Etzegarate, Gatzaga, Lizarrusti, Mandubia, Pagatza eta Urto mendateetan, baita A-15 eta AP-1 errepideetan ere.

Bizkaian itxita dago Bikosganako mendatea eta elurra/izotza dago Arrangizganan (Trabakua), Kanpazarren, Pagatzan eta Urkiolan.

Iruindarrak elurraz gozatzera atera dira Errege egunean

18:00 - 20:00

Arabako ahaldun nagusiak autoa ez erabiltzea eta zuhurtziaz jokatzea eskatu du

Garbi zeuden eremuak berriro estali direla-eta, elurra kentzeko lanak areagotu ditu Gasteizko Udalak

Gasteizko Udalak elurra kentzeko lanak areagotu ditu, goizeko prezipitazioek goizaldean garbitu zituzten eremuak berriro estali ondoren.

11:30ak pasata, traktoreak eta elurra kentzeko makinak berriz pasa behar izan dituzte hainbat aldapa eta maldetatik, baita hiriko sarbideetan ere, Udalak jakinarazi duenez.

Gainera, garbitutako oinezkoentzako ibilbide asko berriro estali dira, horiek ere garbitzeko lanetan ari dira. 

Gainera, Udalak iragarri du Boulevard merkataritza-guneko tunelak moztuko dituela, malda horietan elurra pilatu delako.

Elurra mara-mara gaur goizean Arbizun (Nafarroa)

18:00 - 20:00

Errepideen eta mendateen informazio eguneratua

Araban itxita daude Herrera eta Opakua. Kateak behar dira Altuben, Azazetan, Bernedon, Gasteizen, Gatzagan, Kurtzetan, Urduñan, Zaldiaranen eta Las Conchasen, eta elurra/izotza dago Aiurdin, Altube, Barrerilla eta Garateko mendateetan, baita A-1ean eta bigarren mailako beste errepide batzuetan ere.

Gipuzkoan itxita daude Arantzazu eta Arrateko mendateak. Deskargan eta Udanan kateak behar dira, eta elurra/izotza dago Arlaban, Artikutza, Azkarate, Bidaina, Eitzaga, Etzegarate, Gatzaga, Lizarrusti, Mandubia, Pagatza eta Urto mendateetan, baita A-15 eta AP-1 errepideetan ere.

Bizkaian elurra/izotza dago Arrangizganan (Trabakua), Kanpazarren, Pagatzan eta Urkiolan.

Abisu horiak hotzagatik eta izotzagatik

Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du Arabako barnealdean gaur 18:00etatik bihar 12:00etara, tenperatura minimoak eta izotza direla eta. Inguru horretan, termometroek ez dituzte 4 ºC-ak gaindituko.

Kostaldean eta Kantauri isurialdearen barnealdean beste abisu hori bat egongo da gaurko 21:00etatik goizeko 10:00etara, tenperatura minimoak eta izozteak direla eta. Kasu horretan, tenperatura maximoak 5 eta 8 ºC artean geratuko dira.

Elurragatik ezarritako abisua 18:00ak arte luzatuko da eta bihar, asteazkena, aktibatuko da berriro

Elurragatiko abisu horia gaur arratsaldeko seiak arte mantenduko da (aurreikusitakoa baino hiru ordu gehiago) eta bihar, asteazkena, 09:00etatik 15:00etara aktibatuko da berriro.

Gaur elur-kota 200-400 metro inguruan egongo da, baina baliteke Gipuzkoa ekialdean baxuagoa ere izatea. Goizean zaparrada arinak eta ertainak botako ditu, arratsaldean zaparrada arinak eta sakabanatuak, eta gauean atertzera egingo du.

1 eta 8 zentimetro arteko lodierak espero dira 1.000 metroko altueran; 1 eta 6 eta 600 metro artekoak eta 2 zentimetro artekoak 200 metroan.

Izotz ikuskizuna Erronkari bailaran

Izotz ikuskizuna Erronkari bailaran: Zero azpiko tenperaturek urtero urtero izozten dute Burgi eta Izaba arteko NA-137 errepideko ur-jauzia

18:00 - 20:00

Gasteizko erdiguneko bideak garbitu dituzte eta Tuvisako autobusak arazorik gabe dabiltza

Gasteizko Udalak hiriko erdialdeko bideetatik elurra kendu du eta Tuvisako hiri autobusak arazorik gabe dabiltza, 10:00etan Arabako hiriburuan elurra botatzen jarraitzen duen arren.

Suhiltzaileek koordinatutako elurra kentzeko kamioiei traktoreak gehitu zaizkie eta lehentasunezko eremuetan ari dira lanean denak: arteria nagusiak, larrialdietako zerbitzuentzako bideak, Alde Zaharra eta aldapak, besteak beste.

Udaltzaingoak koordinatuta, traktoreak eta beste ekipo batzuk hedatu dituzte eta 08:00etan garbiketa lanak hasi dituzte lehentasunezko 5. sektorean, hau da ekialdeko bide nagusiak hartzen dituen sektorean, eta elurra kendu dute zentro neuralgikoetako bideetan. 

18:00 - 20:00

Berokia soinean izan arren, elkarren ondo-ondoan duade ardiak  Ataunen, hotzari aurre egiteko

18:00 - 20:00

Iitxita daude Arantzazu, Arrate, Herrera eta Opakua mendateak

Araban kateak behar dira Altuben, Bernedon, Gasteizen Kurtzetan, Urduñan, Zaldiaranen eta Las Conchas-en, eta elurra/izotza dago Aiurdin, Altube, Azazeta, Barrerilla eta Garate mendateetan, bainta A-1ean nahiz bigarren mailako beste hainbat errepidetan ere. 

Gipuzkoan kateak behar dira Deskargan, eta elurra/izotza dago Arlaban, Artikutza, Azkarate, Bidaina, Eitzaga, Etzegarate, Gatzaga, Lizarrusti, Mandubia, Pagatza eta Urton, baita A-15ean eta AP-1ean ere. 

Bizkaian elurra/izotza dago Kanpazarern, Pagatzan eta Urkiolan. 

Herrera eta Opakua itxita eta EAEko hainbat mendatetan kateak beharrezko

Araban kateak behar dira Altube, Barrerilla, Bernedo, Gasteiz, Gatzaga, Kurtzeta, Urduña eta Zaldiaran mendateetan baita Las Conchas inguruan ere. Elurra edo izotza daude Aiurdin, Altube (AP-68), Azazeta eta Garaten. Bai eta A-1ean ere Burgos aldera eta Gasteiz inguruko bigarren mailako errepide askotan. 

Gipuzkoan kateak behar dira Deskargan eta Lizarrustin,  eta elurra edo izotza daude errepidean Arlaban, Artikutza, Azkarate, Bidania, Eitzaga, Etzegarate, Gatzagga, Mandubia eta Pagatza mendateetan, baita A-15ean Nafarroako mugan eta AP-1ean Arrasate eta eibar artean. 

Bizkaian ez da katerik behar mendateetan baina kontuz gidatzeko gomendioa egin dute Kanpazar eta Pagatzan, elurra ari duelako. 

Nafarroan bi errepide itxita eta kateak bost mendatetan 

Nafarroan itxita dago NA-2011 Saraitzu-Frantzia errepidea 7. kilometrotik aurrera, Larraingo mendatean, urtero bezala neguan ez baitago bertatik igarotzerik. 

Otsagabia-Irati NA-2012 errepidea ere moztuta dago 7,2. kilometrotik, haizeteengatik, Foru Gobernuak jakinarazi duenez.

Bestalde, ibilgailuekin ibiltzeko kateak beharrezkoak dira Artesiaga (NA-1740), Belate (NA-1210), Egozkue (NA-2520), Urkiaga (NA-138) eta Belaguako (NA-137) mendateetan.

Indarrean dira abisu horia eta Neguko Bidezaintza Plana

Elurra ari du ia Euskal Herri osoan, barnealdean bereziki, baina kostatik gertu ere. Kota oso baxuetan elur geruza fin batekin esnatu dira herri asko eta asko. Eusko Jaurlaritzak Neguko Bidezaintza Plana aktibatu du 03:00etan, Euskadin elurrari dagokion abisu horia hastearekin batera. Egoerak horrela jarraituko du 15:00ak arte, prezipitazio txiki edo moderatuekin eta 200 eta 400 metro arteko kotarekin.

Elurtuta esnatu da Euskal Herria

Elurra ari du Euskal Herri osoan, kostaldetik gertu ere malutak botatzeraino. 

Hori dela eta, errepideren bat itxita dago Nafarroan, kateak behar dira hainbat mendatetan eta arratsaldera arte abisu horia indarrean dago elurragatik eta izotzagatik. 

Goizaldean honako albistean bildu dugu informazioa: 

EGURALDIA

Elurpean esnatu da Euskal Herriko barnealdea

EITB

Elurra egin du gauean Euskal Herri osoan, kostaldetik gertu ere malutak botatzeraino. Hori dela eta, errepideren bat itxita dago Nafarroan, kateak behar dira hainbat mendatetan eta arratsaldera arte abisu horia indarrean dago elurragatik eta izotzagatik.

18:00 - 20:00