Edukia gorde nahi duzu?
Hasi saioa edukia gordetzeko eta Orain-en abantailak aprobetxatzeko.
Sofia erregina 'ez da jada ohean bakarrik egongo'
Errege etxea hitzorduak antolatzen dituen agentzia bat eta hainbat hedabide auzitegietara eramatea pentsatzen ari da Sofia erregina gizon batekin, biluzik, agertzen den iragarki bat argitaratzeagatik.
Sofia erregina, Errege Antzokira sartzen. Argazkia: EFE
Errege etxea Ashley Madison hitzorduak antolatzen dituen agentzia auzitegietara eramatea pentsatzen ari da. Horrez gain, Sofia erregina biluzik eta gizon gazte baten ondoan agertzen den agentziaren iragarkia argitaratu duten hedabideen aurkako neurriak ere hartu ditzaketela adierazi dute. Kanpainaren leloak zera dio: "Ez zara ohean berriz bakarrik egongo".
Zarzuelako zerbitzu juridikoak "auzitegietara jotzeko aukera aztertzen ari dira", Vanitatis webguneak argitaratu duenez. Salaketak aurrera jarraituko balu, Ashley Madison agentziaz gain, El Jueves, El Economista, El Mundo, El Imparcial, Minuto Digital, Univisión eta Vanitatis bera ere kaltetuko lituzke.
Zure interesekoa izan daiteke
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
EHUko zientzialariek dekagono itxurako egitura erraldoi bat aurkitu dute Saturnoren hodeietan
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Nafarroak bere maparik zehatzena estreinatu du
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Bueltan da "El Conquistador" saioa, Julian Iantzik, Patxi Alonsok eta Lur Errekondok aurkeztuta
Gehiago ikusi