Arduragabekeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Itsas lehoi batek Shakirari eraso dio

Abeslariak Facebookeko profilean kontatu duenez, animaliengana gehiegi gerturatu da eta horietako batek hozka egin dio.
Shakirak pinguinoen ondoan ateratako argazkia.

Itsas lehoi bat Shakirari hozka egiten saiatu da. Dirudienez, abeslari kolonbiarra animaliengana gehiegi gerturatu egin da. Zorionez, Shakiraren nebak abeslaria garaiz lagundu du eta "bizitza salbatu" dio, Shakirak Facebooken idatzi duenaren arabera.

Artistak gertatutakoaren berri eman du sare sozialean. "Gaur arratsaldean, itsas zakurrak eta lehoiak ikusten ari ginen eta hobeto ikusteko gerturatzea erabaki dut", esan du. "Arduragabe bat naiz; izan ere, animaliak laztantzeko harkaitz batera jaitsi naiz eta, bat-batean, horietako bat uretatik oso azkar atera da eta nire ondoan jarri da. Soinu indartsu bat egin du eta hozka egiten saiatu da. Jende guztiak oihu egin du, baita neuk ere, baina beldurrarengatik ezin nintzen mugitu ere egin", azaldu du.

Kolonbiarrak nebaren laguntza izan du: "Eskerrak super Tonyk niregana salto egin duen eta bizitza salbatu didan".

Azkenean, gertakaria izan zitekeena baino askoz ere arinagoa izan da. "Eskuak eta hankak harkaitzengatik zaurituta ditugu", adierazi du Piqueren neska-lagunak.

"Lehoiak nire Blackberrya arrain bat zela pentsatuko zuen", esan du Shakirak animaliaren jarrera azaltzeko.

Ezbeharraren ostean, Shakirak bidaiarekin aurrera jarraitzea erabaki du: "Gaur pinguinoekin egongo gara. Ziur nago atseginagoak direla eta ahoa askoz ere txikiagoa dute".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X