Ezkontza giroa, Zaran
Marta Ortegaren (27 urte), Amancio Ortega Zararen sortzailearen alabaren, ezkontza prestatzen aritu dira azken egunetan, Coruñan. Inditex taldearen sortzailearen alaba Sergio Alvarez zaldizkoarekin ezkonduko da larunbat honetan, Anceis herrian.
Munduko gizonik aberatsenetako bat den Amancio Ortegak, 2001ean, Martaren ama den bigarren emaztearekin ezkontzeko aukeratu zuen jauretxe berean izango da ezteia.
Ezkongaiak duela hiru urte, ekitaldi hipiko batean, ezagutu ziren eta orain ezkontzea erabaki dute.
Urteko ezkontzarik esanguratsuenetako bat izango da, baina ezteiaren xehetasunik ez dute zehaztu nahi izan; izan ere, gertukoenekin ospatuko duten ekitaldia izatea nahi dute ezkongaiek. Ezagutzera eman dituzten gauzen artean, Marcelo Tejedor sukaldari galiziarra bazkariaren arduraduna izango dela da.