2011ko maiatzean ezkondu zen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Xabi Prieto aita izan da

Errealeko jokalariak eta Amaia Magaña emazteak lehen umea izan dute. Bikotearen semeak Jon izena du.
Xabi Prieto eta Amaia Magaña, ezkondu ziren egunean.

Xabi Prietok eta Amaia Magaña emazteak lehen umea izan dute. Bikotearen lehen umea seme bat da eta Jon izena du. Prieto eta Magaña 2011ko maiatzean ezkondu ziren. Ama eta haurra ondo daude.

Prieto Zubietara iristen den lehenengoa izan ohi da, baina atzo, jokalaria ez zen entrenamenduan izan. Errealeko futbolariak ospitalera alde egin behar izan zuen bere lehen umea jaio zelako. Igande honetako derbian, Errealak zale berria izango du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X