Angelina Jolieren eta Brad Pitten seme-alabak, karaoke klaseetan
Brad Pitten eta Angelina Jolieren seme-alabek ez dute musika menderatzen eta gurasoek arazoari irtenbidea jarri nahi diote. Horregatik, aktoreen antzerki musikaleko konpainia bat kontratu dute umeei abesten irakasteko.
Pittek eta Joliek Surreyn (Ingalaterra) duten etxean izan dira konpainiako kideak eta karaoke saioak egin dituzte. Aktoreek seme-alabek abesten ikastea nahi dute eta, gainera, saioetan parte hartzera ere animatu dira.
The Sun aldizkariak argitaratu duenez, haurrek gustukoen zituzten abestiak aukeratu dituzte eta Bradek eta Angelinak, berriz, pop klasikoaren abestiak.
Pitt-Jolie sendia Erresuma Batuan bizitzen ari da orain, Angelina hiru pelikulatan parte hartzen ari delako. Ziurrenik, datozen bi urteetan bertan izango du bizileku nagusia familiak eta, bitartean, musika eskolekin disfrutatzen jarraituko dute.