Kalifornian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Drew Barrymore eta Will Kopelman ezkondu egin dira

'E.T.' filmeko protagonista Will Koperman arte-merkatariarekin ezkondu da asteburu honetan Kalifornian izandako "zeremonia xume eta polit" batean.
Drew Barrymore aktorea eta Will Koperman asteburu honetan ezkondu dira. Argazkia: EFE

Hilabete batzuk igaro dira ezkontza-berba jakitera eman zutenetik eta azkenik, asteburu honetan, Drew Barrymore aktorea eta Will Koperman arte-merkataria ezkondu dira.

Kaliforniako Montecito herrian kokatutako luxuzko etxebizitzan izandako zeremonia batean izan da ezkontza. 'People' AEBetako aldizkariak jakitera eman duenez, erritua "xumea, klasikoa eta oso polita" izan da eta bertan, bien senitartekoak eta lagun minak izan dira, baita hainbat izar ere, tartean, Cameron Diaz, Reese Witherspoon eta Jimmy Fallon.

'E.T.' filmeko protagonista ahaztezinak bere desioa bete du, eta, erditu baino lehen, ezkondu egin da. Aktorearen hirugarren ezkontza da. Jeremy Thomasekin eta Tom Green abeslariarekin izandako ezkontzek urtebete baino gutxiago iraun zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X