Iskanbila, Twitterren
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ehunka pertsona ospetsuren telefono zenbakiak argitaratu dituzte

Pipi Estrada, Mario Vaquerizo, Ana Obregon eta Alvaro Morata dira zenbakia aldatu behar izan duten pertsonaia ospetsuetako batzuk.
Mario Vaquerizo, ETB 2ko 'Forum' saioan. Argazkia: EITB

Duela aste batzuk, Paula Vazquez aurkezlea izan zen "biktima". Orain, ehunka pertsona ospetsuren telefono zenbaki argitaratu dituzte, Twitterren.

Mezu "probokatzaileak" argitaratzen dituen "troll" bat (erabiltzaile mota bat) pertsona ospetsuen telefonoak erakusten zituen txioak bidaltzen aritu da.

Guztira, ia 100 pertsonaren telefonoak argitaratu dituzte. Horien artean, Alessandro Lequio, Mario Vaquerizo, eta Tomas Roncero eta 'Pipi' Estrada kirol kazetariak daude.

Azken horrek salatu du gertatutakoa. Troll batek Estradaren telefonoa argitaratu zuen atzo, Twitterren, kazetariak bere emaztearen pelikula pornografiko baten irudi bat argitaratu zuen erabiltzaile bati mehatxu egin ziolako.

Ordutik, Pipi Estrada Twitterreko gai komentatuenetako bat ere izan da (trending topic).

Polemikaren ostean, troll horren kontuak 12.000 jarraitzaile baino gehiago lortu ditu, eta telefono gehiagoren berri eman dioten mezu mordoa jaso du.

Alvaro Morata, Jose Callejon, Iker Casillas, Cristiano Ronaldo, Jordi Alba, Pique, Pinto, Cesc Fabregas eta Vicente del Bosque dira kaltetuetako batzuk.

Kirolariez gain, beste hainbat pertsona ospetsuk ere telefono zenbakia aldatu behar izan dute: Isabel Pantoja, Maria Teresa Campos eta Terelu alaba, Lequio, Mario Vaquerizo, Belen Esteban, Belen Rueda, Florentino Fernandez...

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X