Sakelako telefonoak blokeatu dituzte, dei zaparrada dela-eta
Mezu "probokatzaileak" argitaratzen dituen "troll" bat pertsona ospetsuen telefonoak erakusten zituen txioak bidaltzen aritu da, eta, guztira ehun bat pertsonaia ospetsuren ustezko telefono zenbakien zerrenda argitaratu dute Twitterren. Pertsonaia famatu horietako askok jaso dituzten dei zaparrada dela-eta, hainbatek sakelako telefonoak blokeatu behar izan dituzte.
Besteak beste, Isabel Pantoja, Maria Teresa Campos eta Terelu haren alaba, Lequio, Mario Vaquerizo, Belen Esteban, Belen Rueda eta Florentino Fernandez ezagunen zenbakiak dira, ustez, agerian geratu direnak.
Kirol munduko izarrak ere zerrenda horretan daude, eta arlo horretako bi kazetari ezagun diren kaltetuenetako bi: 'Pipi' Estrada eta Tomas Roncero. Azken horrek aitortu duenez, 800 dei baino gehiago jaso ditu 20 minutuan.
Twitter pertsonaia famatua hauetako askoren buruhaustea da azken orduotan, baina sare sozialetik elkartasun mezuak ere iritsi dira azken orduotan, tartean Iker Munian futbolariak bere kontuan argitaratu duena.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroak bere maparik zehatzena estreinatu du
Hegazkin bat, zazpi hegaldi-egun eta 3.616 irudi: horrela osatu du Nafarroako Gobernuak 2025eko ortoargazkia. Hori aprobetxatuz, foru komunitateko hainbat leku enblematiko erakutsiko dizkizugu, azken hamarkadetan nola aldatu diren ikus dezazun.
Bueltan da "El Conquistador" saioa, Julian Iantzik, Patxi Alonsok eta Lur Errekondok aurkeztuta
Astelehen honetan, abentura saioaren edizio berri bat hasiko da ETB2n, berrikuntza eta sorpresa ugarirekin. Julian Iantzik, Patxi Alonsok eta Lur Errekondok aurkeztuko dute, eta Dominikar Errepublikako Los Haitises oihanera itzuliko dira.
Lehendakariak IBMren superordenagailu kuantikoa inauguratu du Donostian: "Ezkutuan dauden itsasoak aurkitzen lagunduko du"
Donostiako IBM Quantum System Two superordenagailu kuantikoa Europako lehena eta munduko hirugarrena da.
Albiste izango dira: Ordenagailu kuantikoa Donostian, Gazarako bake akordioa eta ikerketa batzordea Nafarroako Parlamentuan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Zer gertatuko da astearte honetan Windows 10ekin?
Windows 11rako migrazioari buruzko zalantza guztiak argituko ditugu, eta azalduko ditugu Windows 10 sistema eragilea erabiltzeko zer aukera daogen.
Perseverance roverrak Marteko krater batean aurkitutako arrastoen lagin batzuk aztertuko dituzte EHUn
Marten hartutako lagin batzuk jasotzeko Espainiar Estatuan hautatu dituzten bi laborategietatik bat EHUkoa da. Lagin horiek aztertuta, Marten bizitza egon den ala ez ondorioztatu ahal izango du Leioako kanpuseko laborategi horrek.
NASAk iraganeko bizi zantzu posibleak aurkitu ditu Marten
Planetak inoiz bizitza izan ote zuen zehazteko, funtsezkoa izango da Perseverance roverrak bildutako laginak Lurrera ekarri eta xehetasunez aztertzea.