Edukia gorde nahi duzu?
Hasi saioa edukia gordetzeko eta Orain-en abantailak aprobetxatzeko.
Eguzki sistemako 5 planeta lerrokatuta ikusi ahalko dira begi-bistan
Merkurio, Venus, Marte, Jupiter eta Saturno elkarrekin ikusiko dira, 2005etik lehenengo aldiz.
Planetak. Argazkia: EiTB
Eguzki sistemako 5 planeta lerrokatuta ikusi ahal izango dira bihartik otsailaren 20ra zeruan lerrokatuta, begi-bistan, teleskopioaren laguntzarik gabe, Sky and Telescope webguneak jakitera eman duenez.
Azken 10 urteetan lehenengo aldiz gertatuko da fenomenoa, eta Merkurio, Venus, Marte, Jupiter eta Saturno lerrokatuta ikusiko dira zeruan, zerumugaren eta ilargiaren artean.
Goizaldean, eta argi gutxi dagoen lekuetan, ikusiko da hobekien fenomeno astronomikoa. Gauak aurrera egin ahala, planeta gehiago ikusiko dira, eta guztiek distira egingo duten arren, batzuk argiago ikusiko dira.
Egunsentia baino lehentxeago izango da planetak ikusteko une egokiena, eta oskarbi egotea ezinbestekoa izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
EHUko zientzialariek dekagono itxurako egitura erraldoi bat aurkitu dute Saturnoren hodeietan
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Nafarroak bere maparik zehatzena estreinatu du
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Bueltan da "El Conquistador" saioa, Julian Iantzik, Patxi Alonsok eta Lur Errekondok aurkeztuta
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Lehendakariak IBMren superordenagailu kuantikoa inauguratu du Donostian: "Ezkutuan dauden itsasoak aurkitzen lagunduko du"
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Albiste izango dira: Ordenagailu kuantikoa Donostian, Gazarako bake akordioa eta ikerketa batzordea Nafarroako Parlamentuan
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Zer gertatuko da astearte honetan Windows 10ekin?
Gehiago ikusi