Bideo birala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Pen Pineapple Apple Pen', Youtubeko azken arrakasta

Hilabetean 40 milioi bisitatik gora izan du, eta "Gangnam Style" berria dela esaten dute askok.
Pineapple Pen Youtube
Pineapple Pen Youtube

"Pen Pineapple Apple Pen" abestia Youtubeko azken arrakasta da, hilabetean 40 milioi bisita baino gehiago izan baititu. "Gangnam Style" berria dela esaten dute askok.

Piko Taro japoniarraren abesti honen arrakastak bi gako ditu: doinu errepikakor errazak eta letra zentzugabe bezain liluragarria.

Kanta osoan hiru esaldi baino ez ditu:

"I have a pen. I have an apple. Apple-pen!

I have a pen. I have [a] pineapple. Pineapple-pen!

Apple-pen. Pineapple-pen. Pen-Pineapple-Apple-Pen"

Euskaraz:

"Boligrafo bat daukat; sagar bat daukat, boli-sagarra!

Boligrafo bat daukat; anana bat daukat; boli-anana!

Boli-sagarra; boli-anana; boli-anana-sagar-bolia!"

Bideoa fenomenoa da sare sozialetan, eta hainbat pertsonak bertsioak egin dituzte jada.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X