Zer gertatuko da astearte honetan Windows 10ekin?
Windows 11rako migrazioari buruzko zalantza guztiak argituko ditugu, eta azalduko ditugu Windows 10 sistema eragilea erabiltzeko zer aukera daogen.
Windows 10. Argazkia: Microsoft - Europa Press.
Windows 10 sistema eragilea iraungitzear da. Asteartetik aurrera, urriaren 14tik, Microsoftek euskarri tekniko ofizialak emateari utziko dio sistema zaharari. Horrek Windows 10 sistema erretiratzea ekarriko du.
Honen berri eman denetik, mundu osoko erabiltzaileen zalantzak areagotu egin dira. Izan ere, Windows 10 erabiltzen dute munduko osoko Microsoften ordenagailuen % 40,5ek.
Eta, orain, zer egin dezakegu? Windows 10 erabiltzen jarraitu edo Windows 11ra jauzi egin.
Hemen argituko dizkizuegu zalantza guztiak, eta hainbat aukera baliagarri proposatuko dizkizuegu; bai sistema eragile zaharra erabiltzen jarraitzeko, eta baita eguneraketarako urratsa emateko ere.
Zer gertatuko da bihar Windows 10ekin?
2025eko urriaren 14an, Microsoft Corporationek Windows 10erako euskarri tekniko ofiziala emateari utziko dio. Azken batean, sistema eragileak bizirik jarraituko du, baina euskarri teknikorik gabe.
Aldaketarik ekarriko du?
Aurrerantzean, ordenagailuak ezin izango dira eguneratu, eta ez dute euskarri teknikorik izango. Eguneratu gabe, ez dute birusen, malwarearen eta horien gisakoen aurrean babesteko tresnarik izango.
Gainera, denbora aurrera joan ahala programa eta aplikazio berriak ez dira bateragarri ziango Windows 10ekin, eta horrek oinarrizko softwarea erabiltzea eragotz lezake; besteak beste, web nabigazioko programak (Chrome eta Firefox, esaterako), bulego-paketeak (LibreOffice edo Microsoft Office, esaterako), segurtasun-softwareak (antibirusak) eta fitxategiak kudeatzeko tresnak (7-Zip, adibidez).
Ba al dago bestelako aukera edo irtenbiderik?
- Windows 10 euskarririk gabe erabiltzea: ekipoa erabil dezakezu, baina arriskutsua izan daiteke, eta funtsezko hainbat aplikaziok funtzionatzeari utziko diote.
- Windows 11 eragilea erabiltzea: ordenagailua eguneratuz edo sistema eragile hori duen ekipo berri bat erosi.
Eguneraketa zelan egin?
Windows sistemak automatikoki ematen du eguneraketen berri. Beraz, denon eskura dago ekipoan Windows 11 ezartzea.
Bestela, ikusi "konfigurazioa" eta hautatu "Windows Update". Atal horrek sistema eragilea eguneratzeko aukera emango digu.
Ezin dut gailua eguneratu, zer gertatzen ari da?
Windows 11ra eguneratzeko, zure ordenagailuak Windows 10 eragilearen azken eguneratzea izan behar du; alegia, 22H2 bertsioa.
Horrenbestez, ordenagailua bertsio horretara eguneratzea da egokiena, ondoren Windows 11ra "migratu" ahal izateko.
Ba al dago Windows 10 doan erabiltzen jarraitzeko aukerarik?
Bai, Microsoftek hainbat aukera ematen ditu; hain zuzen ere, milioika erabiltzailek ihes egin dezaketelako. Beraz, bi aukera daude:
- Eguneratzeak 2026ra arte
Windowsek doako aukera bat ematen du, "Windows Backup" edo "Windowsen segurtasun-kopia" erabiliz.
Horrek urtebeteko segurtasun-eguneraketa ematen du. Sistemak babesa izango du, baina funtzio berririk gabe.
Eman beharreko pausoak:
- Zoaz "Ezarpenak" > "Kontuak" > "Zure informazioa" eta hasi saioa zure Windows kontuan.
- Saioa hasi ondoren, egin "Windowsen segurtasun-kopia" edo "Windows Backup".
Horrela, Windows 10eko eguneratzeak jasotzen jarraituko genuke, 2026ko urriaren 13ra arte.
- SEUren instalazioa (2026ra arte)
Segurtasun-kopiak bezala, aukera honek segurtasun-eguneratzeak baino ez dizkizu ematen. Programak ez ditu funtzio hobeak edo berriak barne hartuko, ezta euskarri teknikoa ere. Edozein erabiltzailek eman dezake izena SEUn, programa 2026ko urriaren 13an amaitzen den arte.
Baina, kontuz, epea urriaren 14an amaitzen da eta.
Eman beharreko pausoak:
- Sartu "Konfigurazioa" > "Eguneratzea eta segurtasuna" > "Windows Update".
- Behin 22H2 bertsioa deskargatuta (beharrezkoa baita), sakatu "Izena eman orain" esteka > "Hasi saioa PC honetan Microsoft kontu batekin" (doan).
Hala ere, honako ezinbesteko hiru baldintzka bete behar dira SEU instalatzeko: Windows 10en eguneratuta izatea (22H2), gailuari lotutako Microsoften kontua zabalik izatea eta gailu komertzialik ez erabiltzea.
Gailuan Windows 10 izaten jarrraitu arren, komeni zaigu trantsiziorako prest egotea.
Zure interesekoa izan daiteke
Gure eguneroko bizitzan txertatuko den robotikarik garatuena Txinako nazioarteko biltzarrera iritsi da
Azken erakusketetan ping-ponga jokatzen, dantzatzen eta borrokatzen aurkeztu dituzte robotak. Oraingoan, ikuskizuna emateaz harago, robotak lan egiteko gai dira, etxean zein fabriketan. Roboten salmentak nazioartean lau bider handitu dira; Unitree enpresa Shanghaiko burtsan estreinatu da aste honetan. Urte gutxi barru gure egunerokoaren parte izango direla ziurtatzen dute.
"Aura farmeatzea", sare sozialetako lehiaketa birala
“Aura farmatzea” zerbait behin eta berriz edo neurriz gaindi egitea da, “aura” irabazi eta pilatzeko; hau da, besteen aurrean presentzia, estiloa edo errespetua erakusteko. Lehiakide bakoitza saiatzen da ahalik eta ekintzarik ikusgarriena egiten edo presentzia handiena erakusten, aurkariak baino “aura” gehiago lortzeko. Hala ere, alderantziz ere funtzionatzen du: eroriko batek, huts egite batek edo une lotsagarri batek “aura” galtzea ekar dezake. Eta zuk... ezagutzen al zenuen moda berria?
Adimen artifizialarekin egindako kartel gehienek antzeko itxura dute
Kartelgintza sektorean ere gero eta ohikoagoa da tresna hori erabiltzea, merkea eta erraza baita. Publizitate adituen arabera, ordea, adimen artifiziala erabiltzea kaltegarria izan daiteke markentzat.
Sonyk 2028a baino lehenagoko diskoen ekoizpena mantenduko du, baina fabrikazio-mugekin
Konpainiaren azalpenen arabera, garatzaileek lehendik editatutako bideojokoen disko fisikoak eskatzen jarraitu ahalko dute, lantegiek euren fabrikazio-gaitasuna asko murriztuko duten arren.
Eusko Jaurlaritzak ordenagailu kuantikoa enpresen eskura jarri du: "Ilara luzea daukagu"
Basque Quantum (BasQ) aliantzak gidatuta, sarbide protokolo bat zehaztu dute enpresa eta erakunde publikoen sarbidea errazteko.
Europako Justiziak Googleri ezarritako 4.125 milioi euroko isuna berretsi du
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ezetsi egin du Googlek jarritako errekurtsoa, eta zigortu egin du konpainia Android sistema eragilearen bidez nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
PlayStationek bideojoko berrien disko fisikoak ekoizteari utziko dio 2028an
Enpresak kontsumo-joera berrietara egokitu nahi du, eta "baliabide digitalen aldeko joera disko fisikoena baino askoz handiagoa" dela adierazi du.
Gaspi argentinar youtuber ezaguna hil da, helikoptero istripu batean
Ibai Llanos bilbotarrak iaz antolatutako boxeo-ikuskizunaren izarretako bat izan zen Gaspi. Sei pertsona hil dira ezbeharrean.
Instagram eta Facebook mundu osoan erori dira
Akatsak 15:00ak aldera hasi dira plataforma horietan, eta erabiltzaileek ezin izan dute saioa hasi, mezuak bidali edota argitalpenak partekatu zein ikusi. Oraingoz ez dute argitu zerk eragin duen arazoa.
Adimen Artifiziala euskara indartzeko aukera ona da, baina nahitaezkoa da denon parte-hartzea
Adituen ustez, nahitaezkoa da denon parte-hartzea eta Adimen Artifiziala euskaraz erabiltzea, gero eta datu gehiago izan ditzan bere lana euskaraz ere ondo egiteko.