'Archer' AEBko telesailean euskaraz mintzo dira
Demagun atzerriko zure telesail gogokoena ikusten ari zarela, eta bat-batean, euskarazko hitzak entzuten dituzula pertsonaien ahotik. Harrigarria, ezta? Bada, horixe bera gertatu zaie 'Archer' AEBko telesailaren jarraitzaileei. FX Network kate estatubatuarrak egin du "kultuzko" bihurtu den animaziozko telesaila (Espainiako Estatuan Movistar Plusen dago ikusgai), eta bederatzigarren denboraldian, gure hizkuntzari keinu egin dio.
"Euskal hiztunak" Sterling Archer protagonistak eta bere taldekideek Arriskuaren Uhartean topatzen dituzten Mua-mua tribuko kideak dira. Berba solteak esaten dituzte, baina testuinguruan dute zentzua.
Garikoitz Martinez erabiltzaileak udan eman zuen aurkikuntza bitxiaren berri, eta bere blogean Mua-muatarrek erabilitako euskal hitzak bildu zituen. Bederatzigarren denboraldiko seigarren eta zazpigarren atalean, "lagundu", "laguna" edo "zakila" entzun daitezke, besteak beste.
Martinezek berak Youtubera igotako bideo honetan, adibidez, tribuko emakume batek "lagundu, lagundu" esaten duela entzun daiteke argi asko (14-15 segundoetan):
Bada gehiago. Nicolas Bernier erabiltzaile quebectar euskaldunak beste zati hau harrapatu du. Bideoan "zakila gizona" aditu daiteke, pertsonaietako batek daraman gerripekoari buruz hitz egitean:
Erabiltzaileok atzeman ahal izan dutenez, "zure laguna" berbak darabiltzate tribu horretako kideek laguntasuna adierazteko, eta inoren lan ona eskertzeko "ona, gudari" botatzen dute. Beste bideo honetan, nazien kontrako borroka batean murgilduta daude protagonistak eta Mua-mua tribuko kideak. Halako batean, "Atzera, atzera, batu baruka" oihukatzen du buruzagietako batek kideei alde egiteko aginduz. Geroago, "prest egon zaitezte" adierazteko "kokatu" erabiltzen du.
Aurretik ere entzun izan dugu euskara AEBko telesail eta pelikuletan. Bitxikeri andanarekin telebista programa osatu zuen Felix Linaresek "Los vascos conquistan Hollywood" goiburupean. Baina bertan bildutakoek 'Archer' telesaileko tribuko kideek baino euskara kaskarragoa zerabilten, inondik inora.
Albiste gehiago ikusmiran
1 Formulako pilotuek LEGO piezekin egindako autoen erreplikekin desfilatu dute Miamin
Miamiko lasterketa hasi aurretik, 20 pilotuak LEGO piezekin egindako autoekin atera dira pistara. Auto bakoitza LEGOko 400.000 pieza inguru erabiliz eraikia da, eta taldeek benetako dekorazioa eta babesleak dituzte.
Benetan berreskuratu al dute otso erraldoia, ala espezie berria sortu dute?
Colossal Bioscience enpresak dio otso erraldoiaren otsokumeak direla Romulo, Remo eta Khaleesi. Hala ere, adituek diote horiek ez direla duela 10.000 urte desagertutako espezieko kumeak, genetikoki eraldatutako otso grisarenak baizik, otso erraldoiaren gene batzuekin sortuak.
Duela 13.000 urte desagertutako 'otso izugarria' berreskuratzea lortu dute
Colossal Biosciences konpainiak dioenez, espezie horretako bi kume sortzeko gai izan da, fosiletan aurkitutako DNAtik eratorritako aldaketa genetikoen bidez. Romulo eta Remo dute izena, eta sei hilabete dituzte.
Munduko iceberg handienak Hego Georgiako uhartearen parean hondoa jo du, hainbat urtez noraezean ibili ondoren
A23a munduko iceberg handiena eta zaharrena da, eta Hego Georgiako uharte subantartikotik —pinguinoen paradisua— 73 kilometro ingurura hondartu da, bost urtez noraezean egon ostean, 2020tik. Adituek aurreikusi dute itsasaldiaren eta olatuen eraginez apurtuko dela.
Huelvako dendari batek pistola batekin armatutako lapurra oihuka bota du saltokitik
Lepeko denda bateko segurtasun-kamerak grabatu du gertakari bitxia. Antza denez, saltzailea berehala ohartu da pistola plastikozkoa zela.
Platanoa paretari itsatsita, 6,2 milioi dolarrean saldu den arte pieza
Erosleak fruta-pieza, hari eusten dion zinta itsaskorra eta benetakotasun-ziurtagiria jasoko ditu. Maurizio Cattelan artista kontzeptualaren Comedian lanak artearen mundua banatu zuen 2019an.