Edukia gorde nahi duzu?
Hasi saioa edukia gordetzeko eta Orain-en abantailak aprobetxatzeko.
“Izoztutako obozitoek ez daukate iraungitze datarik”
Ane Olivenza enbriologoak obuluen izozteari buruzko argibideak eman ditu. Halako prozesu bat egitekotan, 20-30 urte bitartean egiteko gomendatu du, kalitatea bermatu dadin. Prozesu horrek adinean gora ugalkortasuna handitzen laguntzen du.
Osasun arrazoiak edo arrazoi sozialak direla medio, gero eta emakume gehiago dira obozitoak beiratzeko erabakia hartzen dutenak. Euskal Autonomia Erkidegoan, ugalkortasuna metodo horren bidez zaintzen duten emakumeen kopurua % 63 igo da azken bost urteotan.
Ane Olivenza enbriologoak adierazi duenez, halako alternatiba aukeratzekotan, argi izan behar da 35 urte azpitik egin behar dela, obozitoen kalitatea egokia dela bermatzeko. Azaldu duenez, obozito kopuru bat nitrogeno likidoaren bitartez beiratzen da eta urtean pasa ditzake egoera horretan, etorkizunean erabiltzeko zain.
Zure interesekoa izan daiteke
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Migraina kasuak ia bikoiztu egin dira 1990etik, eta gero eta gehiago izango direla aurreikusten dute adituek
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Odol-test berri batek alzheimerrerantz daraman narriadura kognitibo arinaren progresioa detektatzen du
Gehiago ikusi