Zortzi funts dokumental berri barneratu zituen Eresbilek 2013an
2013 amaieran Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak 216.206 dokumentu inbentariatu zituen, eta fondoa 1.879 material berrirekin handitu zen. Horien artean, 102.221 ikus-entzunezko dokumentuak eta 79.222 partiturak, liburutegiko 18.012 dokumentuak eta 16.751 dokumentu orokorrak (gutunak, argazkiak, programak, kartelak, dosierrak...) nabarmendu daitezke.
Iaz Eresbili dohaintzan emandako edo utzitako dokumentuen funtsak ezin izan dira kontabilitate horretan sartu. Zortzi funts berri dira: Manuel Zubillaga Funtsa, José Urquijo Funtsa, Herri Irratiaren soinu artxibategia, Ezkila argitaletxearen bilduma, Ruperto Iruarrizaga Funtsa, Imanol Olaizola Funtsa, Zabala Familiaren Funtsa eta José Menéndez Funtsa. Katalogatu arte zehazki jakiterik egongo ez den arren, 26.000 dokumentu inguru dira.
Krisi ekonomiko larriari, nazioarteko lankidetza indartuz egin dio aurre Eresbilek. Besteak beste, Habanatik, Granadatik eta Madrildik bidali dituzte publikazioak hainbat erakundek.
Euskal musikagileen partiturei dagokienez, 2013an 730 partitura berri jaso ditu Musikaren Euskal Artxiboak, 2012an baino % 30 gehiago. Orain, guztira, euskal musika eta autoreekin zerikusia duten 30.872 partitura ditu Eresbilek.
Internet bidezko bisitek ere nabarmen egin dute gora. 2013an 100.284 bisita jaso zituen bere webgunean, aurrekoan baina % 14,8 gehiago. 50 herrialdetako erabiltzaileak ditu Eresbilek, bi eremu geografiko aipagarrirekin: AEB (% 37) eta Espainia (% 26).
Bestalde, Eresbilek euskal musikari buruzko argitalpen elektronikoak bultzatzeari ekin dio, Musikeneko irakaslea den Itziar Larrinaga musikologoak Francisco Escuderoren obraren katalogoa editatu ondoren. Musikagileak egindako obra guztien azalpen xehatua da, eskuizkribu eta inprimaki guztien kokalekua eta horien grabazioak dauden ala ez jasotzen duena.
Halaber, Euskal Fundazioak bultzatzen duen Juan Zelaia Letamendi Musika Bekak musikaren arloan euskara garatzen jarraitzen du. Iaz, bekaren seigarren edizioaren deialdia eta esleipena egin zen, eta irabazleak Nagore Tolosa eta Iban Uribarri izan ziren, "Azkue, musika eta hizkuntza" proiektuarekin.
Eresbil nazioarteko jarduera eta egitasmoetan
2013. urtean zehar, Eresbilek Habanan musika ondareari buruz egin zen Nazioarteko Tailerrean ez ezik, Vienako Musika Liburutegien Nazioarteko Kongresuan eta Granadako AEDOMen jardunaldietan ere parte hartu zuen.
Horrez gain, Eresbilek Granadako Unibertsitateko Historia eta Musikaren Zientzietako Departamentuak zuzentzen duen I+G+B ikerketa proiektuan parte hartzen du, eta AMA (Access to Music Archives) ekimenaren datu baseko administraria ere bada Espainia mailan.
2014an
2013an nazioarteko hainbat jarduera eta egitasmotan parte hartu zuen Eresbilek (Habana, Viena, Granada...), eta 2014an ere ez du atsedenik hartuko.
Maiatzean (maiatzak 15-18 eta maiatzak 22-24) Musikasteren 42. edizioa egingo da. Lehen asteburuan, egungo musika izango da ardatz nagusia; bigarrenean, berriz, musika klasikoa hartuko dute, eta Valentin Zubiaurre bizkaitar musikagilea izango dute gogoan, haren heriotzaren mendeurrenean, antzinako musika, korurako musika eta amaierako kontzertuarekin.
Hainbat elkartetako kide da Eresbil, eta urtean zehar hainbat bilera eta kongresutan hartzen du parte. Aurten, Valentzian ospatuko diren AEDOMeko jardunaldietara joango da, baita Granadan egingo den harizko laukoteen kongresura eta Txileko musika artxiboei buruzkora ere. Gainera, Belgikako Antwerpen herrian, Musika Liburutegien Nazioarteko Elkarteko (AIBM) kongresuan parte hartzea ere aurreikusten du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikus-entzunezkoen euskal sektorea zinema akademia propio bat eratzeko aukera lantzen hasi da
Sektoreak aitortu du apirilaren 23rako dutela hitzordua jarrita, gogoeta prozesuari ekiteko. Nolanahi ere, "topaketa itxia eta erabat profesionala" izango dela argi utzi dute, eta horregatik, prozesua "errespetatzeko" eskatu diete komunikabideei. "Kanpoko dinamikek" ekimena "baldintzatzea" saihestu nahi dute.
Gero Axular Dantza Taldeak "Agoteak" lana estreinatuko du
90 minutuko ikuskizunean, 90 dantzarik 24 koreografia interpretatuko dituzte. "Gizarte irekiago, askatzaileago eta errespetutsuago baten aldeko aldarria" da lana, dantza taldeak azaldu duenez, eta apirilaren 19an estreinatuko dute, Victoria Eugenian.
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.