Espainiako Gobernuak Donostia 2016rekiko kezka agertu dio Europari
Espainiako Gobernua Europako Batzordeari zuzendu zaio, Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburuaren Fundazioko patronatuaren "profesionaltasunik, gardentasunik eta gainerako erakundeekiko leialtasunik eza" dela eta kezka agertzeko eta proiektua une "kritikoan" dagoela adierazteko.
Jose Maria Lasalle Kulturako Espainiako Estatu idazkaria mintzatu da horrela, Kongresuan, Kultura Batzordean, Itziar Nogeras zuzendari nagusiak dimisioa eman, Itziar Elizondo Komunikazio zuzendariak kargua utzi eta Guadalupe Echevarria kultura arduraduna kargutik kendu eta gero Fundazioaren egoera balioztatzeko orduan.
"Donostiak ez du gertatzen ari dena merezi", esan du Estatu idazkariak, eta proiektuaren "kudeaketa txarra hiriaren, Euskadiren eta Espainia osoaren irudi ona" arriskuan jartzen ari dela gaineratu du.
Odon Elorza diputatu sozialistak egindako galderari erantzunez, Lasallek "zuzendaritza taldekoen profesionaltasunik eza eta proiektuaren ikuspegi lokalista" aldatzeko eskatu du, egitasmoa zuzen garatze aldera, eta "Fundazioaren osaeran dagoen desoreka" bukatu egin behar dela esan du. Hain zuzen ere, desoreka horrek ez dio, Lasalleren esanetan, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari proiektua bertatik bertara jarraitzen uzten eta zuzendaritza taldearekin lankidetzan aritzen.
Egoera horren aurrean, Gobernuak kudeaketa mailan soilik aritzeko eskatu dio Fundazioaren taldeari, eta egungo krisia sortu duten arrazoien inguruan hausnarketa egin arte zuzendari gehiagorik ez izendatzeko gomendatu dio, "egitura mailako akatsak konpondu ahal izateko".
Bestalde, kritikatzeaz gain konponbideak proposatzea eskatu dio Elorzak Estatu idazkariari, eta Parlamentuan sozialistek duten taldearen laguntza eskaini du horretarako.
Zure interesekoa izan daiteke
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.
“Urrats kolektiboak” pastoralaren testua, zubereraz eta batuan
Barkoxeko herritarrek 2025eko uztailaren 27an eta abuztuaren 2an eta 10ean antzeztu zuten pastorala, eta Euskal Telebistak 2026ko Aste Santuan emitituko du. EITBko Euskara Zerbitzuan euskara batura ekarri dute testua.
Jacob Elordi 2026ko Oscar sarietarako izendatu dute, Gizonezko Antzeztaldeko Aktore Onenaren sailean
Sinners filmak markak hautsi ditu 16 izendapenekin eta Siratek Nazioarteko Film Onenaren izendapena jaso du. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira izen nagusiak.